Iran

400 hildako baino gehiago eragin ditu lurrikara batek Iranen eta Kurdistanen

7,3ko indarra izan du Richter eskalan. Kurdistan ekialdeko Kermanshah eskualdeari (Iranen eremuan) eta Hego Kurdistani (Iraken eremuan) kalte egin die. 7.000 lagun baino gehiago zauritu dira, azken informazioen arabera.

Lurrikarak kaltetutako herritarrak, Pole-Zahab hiriaren kanpoaldean, Irango Kermanshah eskualdean. POURIA PAKIZEH, EFE
2017ko azaroaren 13a
12:38
Entzun

Erreskate zerbitzuak lanean aritu dira egun osoan, hondatutako eraikinen artean harrapatuta egon zitezkeenak askatzeko.

Kermanshah eskualdeko herritarrak herriguneetatik atera dituzte, eraikinak erortzeko arriskua dela eta. Ilargi Gorriaren arabera, 70.000 pertsona dira aterperik gabe gelditu direnak.

Hego Kurdistanen kezka piztu dute lurrikarak urtegi batean eragin dituen pitzadurek, eta inguruko herriak hustu dituzte.

Iranen, hainbat erreplika izan dira, 30 baino gehiago guztira.

Costa Rican beste lurrikara bat izan da. 6,3ko indarra izan du Ritcher eskalan, baina ez du biktimarik eragin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.