Colau: "PSCrekin haustea demokrazia kontua da"

Bartzelonako alkateak defendatu egin du Barcelona En Comuko kideek PSCrekin hausteko hartu duten erabakia. PSCri leporatu dio Madrili babesa ematea Kataluniaren autonomian esku hartzeko, "errepresioa" gauzatzeko eta Generalitateko hainbat kide espetxeratzeko.

Ada Colau Bartzelonako alkatea, joan den larunbatean, Catalunya en Comuren batzarrean. /
Ada Colau Bartzelonako alkatea, joan den larunbatean, Catalunya en Comuren batzarrean. / Alejandro Garcia/EFE

Berria

2017ko azaroak 13

Ada Colau Bartzelonako alkateak hizpide izan du PSCrekin udalean duen gobernu ituna hausteko erabakia. Adierazi duenez, bere taldea ez da independentismora gerturatu; aitzitik, sozialistekin haustea "demokrazia kontua" dela nabarmendu du, PSCk 155aren aplikazioa babestu duelako. "Lan egingo dugu argi uzteko badela hirugarren aukera, blokeekin lerratzen ez dena". Hirugarren bide hori zertan datzan azaldu du: "Ez alde bakarreko independentzia, ezta 155a ere".

Colauren esanetan, gizartean bada gehiengo bat "agenda soziala berreskuratu" nahi duena. Horrek izan behar du lehentasuna, Bartzelonako alkatearen iritziz.

PSCren jarrera "bonba atomiko bat bezala" erori da Katalunian, Colauren hitzetan, Kataluniaren autonomian esku hartzea defendatu duelako. Espainiako Estatuaren errepresioa eta Generalitateko zortzi kideren espetxeratzea onartzea leporatu dio alderdi sozialistari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna