Musika

BECek hartuko du Europako MTV sarien 25. urteurren jaialdia

AEBetako musika kateak Bilbo aukeratu du 2018an bere urteroko sari banaketarako. Rementeriaren esanetan, "Euskadi osoari zabaltzen zaion aukera bat da".

Kesha kantari estatubatuarra, atzo Londresen egin zen jaialdian. /
Kesha kantari estatubatuarra, atzo Londresen egin zen jaialdian. / MTV EMA/@mtvema

Berria -

2017ko azaroak 13

MTVk Londresko Wembley Arenan jakinarazi zuen, atzo, hurrengo jaialdiaren egoitza: "Datorren urtean Bilbon ikusiko dugu elkar". Musika kate ezagunaren ohiko sari banaketa hartuko du Barakaldoko BECek, 2018ko azaroaren 4an. Datorren urtean, gainera, MTV sarien 25. urteurrena ospatuko dute.

Jaialdiak lau kontzertu hartzen ditu urtero sari banaketari lotuta, eta mundu mailako salmentetan punta-puntan izaten diren talde ospetsuak izaten dira beti. Horrez gain, aurreko egunetan hainbat ekitaldi antolatzen dira jaialdia hartzen duen hirian.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, Bilbo eta Bizkaiarentzat ez ezik, "Euskadi osoari ere zabaltzen zaion aukera da". Ekitaldia parada egokia da Rementeriaren iritziz, hiria eta Euskal Herria munduan ezagutarazteko. "Zer-nolako herria garen eta zer-nolako pertsonak garen jakiten dutenean, benetan liluratuta geratzen dira, eta errepikatu eta errepikatu egiten dute".

Bestalde, nazioarteko talde entzutetsuen artean "euskal taldeak ere sarietan izan daitezen" ahaleginduko dela adierazi du.

Rementeriak iragarri du jaialdi horrek izango duen eragin ekonomikoa aztertuko dutela ondorengo asteetan, eta nabarmendu du ekitaldiak 500 milioi ikusle izaten dituela mundu osoan.

 

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna