Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Mundua Abenduaren 7an Bruselan ekitaldia egingo dute elkarte subiranistek

Publizitatea

Mundua

Abenduaren 7an Bruselan ekitaldia egingo dute elkarte subiranistek

Omplim Brussel·les izena du ekitaldiak (Brusela bete). ANCk eta Omniumek jakinarazi dituzte ekitaldiaren berri batzuk, baina oraindik ez xehetasun guztiak.
Joan den larunbateko manifestazioa, Bartzelonan.
Joan den larunbateko manifestazioa, Bartzelonan. Marta PĂ©rez / Efe

2017-11-13 / Berria

ANC Biltzar Nazional Katalanak eta Omium Cultural elkarteek esana zuten Bruselara eraman nahi zutela, Europaren bihotzera, independentista katalanen ahotsa. Joan den larunbatean, presoak askatzeko eskatuz egindako manifestazioan, jakinarazi zuten abenduaren 7an Bruselako kaleak betetzera dei egin zuten elkarte horietako buruek.

Gaur xehetasun txiki batzuk eman dituzte sare sozialetan. Adierazi dute 11:00etan izango dela manifestazio edo dena delako mobilizazioa, eta arratsaldean ekitaldi politiko bat egingo dutela areto batean. Pixkanaka informazio gehiago emango dutela adierazi dute.

"Europako Batasunaren eta munduaren aurrean, eta Kataluniako presidentearen eta gobernuaren aurrean, demokraziaren aldeko borrokan jarraitzeko asmoa" dutela erakutsi nahi dute ekitaldiarekin, antolatzaileen esanetan.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak