Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Ekonomia Inflazioa %1,5era apaldu da urrian Hego Euskal Herrian

Publizitatea

Ekonomia

Prezioak

Inflazioa %1,5era apaldu da urrian Hego Euskal Herrian

Erregaien salneurriaren hazkundea iazko urrikoa baino dezente txikiagoa izan da. Irailetik urrira %1 igo dira prezioak, jantzi eta oinetakoak asko garestitu direlako, batik bat.
Jantzi eta oinetakoak asko garestitu dira irailetik urrira.
Jantzi eta oinetakoak asko garestitu dira irailetik urrira. Juanan Ruiz / Argazki Press

2017-11-14 / Irune Lasa

Urteko inflazioa iraileko %1,6 tasatik %1,5era apaldu da urrian Hego Euskal Herrian, batez ere iazko urrian baino dezente gutxiago garestitu direlako erregaiak, eta ondorioz, garraioa eta etxebizitza gastuak (argindarra). Urte arteko datuari begira jarraituz, iazko urrian baino gehiago garestitu direnak elikagaien prezioak izan dira, batez ere fruituen prezioa aurten gehiago igo delako.

Irailetik urrira pilatutako inflazioa %1ekoa izan da, eta hazkunde horretan eragin handia izan dute jantzi eta oinetakoen prezioek, negua datorrela. Herrialdeka, jantzi eta oinetakoak gehien Araban garestitu dira, prezioak %16,2 handituta; eta Nafarroan gutxien, %7,9 igota.

Herrialdeka, Araba da urteko inflazio datu handiena duen herrialdea, %1,7ko tasarekin. Hurrengoak Bizkaia, %1,6rekin, eta Gipuzkoa, %1,5ekin. Eta Nafarroak du inflazio tasa apalena urrian, %1,1.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak