Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Espainiako armadaren "propaganda kanpaina" laguntzea leporatu diote NUPi

Publizitatea

Gizartea

NUP

Espainiako armadaren "propaganda kanpaina" laguntzea leporatu diote NUPi

Indar armatuak Espainiako konstituzionalismoaren historian izeneko jardunaldia antolatu du Nafarroako Unibertsitate Publikoak, azaroaren 22rako eta 23rako, Espainiako Defentsa ministerioarekin eta Banco Santanderrekin batera. Hainbat eragilek protesta egin dute gaur, armadari "aurpegia garbitu" nahi diotela salatzeko.
Militarrek datorren astean NUPen egingo dituzten jardunaldiengatik protesta egiteko elkarretaratzea. /
Militarrek datorren astean NUPen egingo dituzten jardunaldiengatik protesta egiteko elkarretaratzea. / Jagoba Manterola, Argazki Press

2017-11-14 / Berria

Militarrak unitik at leloarekin, elkarretaratzea egin dute gaur LABek, ELAk, CGTk, LKNk, Ikasle Abertzaleek, Eraldatuk, Asamblea Libertariak, Talde Feministak, Akelarre Emakume Taldeak eta NUPen Euskaraz elkarteak. Espainiako armadaren "propaganda kanpainan laguntzea" egotzi diote NUPi, eta "indarkeria ikasgela barruan normalizatzearen aurka" agertu dira.

"Armada patriarkatuari, autoritarismoari eta beste hainbat balio atzerakoiri eusten dion erakundea da", adierazi dute. Eragileek ohartarazi dute armadak unibertsitateko ezagutza erabili nahi duela "armen negozioen zerbitzura jartzeko", eta jardun hori "gutxi batzuen irabaziaren iturria eta askoren erabateko malurarena" dela salatu dute. Eragileen iritziz, "lotsagarria" da NUPek armadari "ateak irekitzea".

Arrazoi horiek direla eta, NUPeko errektore Alfonso Carlosenari galdegin diote jardunaldiak bertan behera utz ditzala, gezurrezko "irudi idilikoa" eskaini nahi duela argudiatuta. Unibertsitateko komunitate osoari, berriz, jardunaldiak arbuiatzera dei egin diete.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak