Pilota

Jokin Altuna estu nagusitu zaio Urrutikoetxeari (21-22)

Partida oso berdinduta joan da tantotan. 21-21 berdinketaraino. "Zeruan nago. Nire ametsak egi bilakatu dira", esan du Altunak amaitu denean.

Berria -

2017ko azaroak 19

Hutsak, ausardia, polemika, oreka... denetarik izan da Bilbon jokatu duten lau eta erdiko finalean. Altunak bederatzi huts egin ditu, eta hala ere txapeldun izan da. Arriskatuz irabazi ditu tantoak, eta arriskatuz galdu.

Altuna lau puntu aurretik hasi da, eta 1-6 ere joan dira, baina Urrutikoetxeak ez dio utzi aurrerago joaten. Tartea murrizten hasi da 7na jarri arte. Handik aurrera, pare xamarrean aritu dira. Berdinketa izan da berdinketaren atzetik: 18na, 19na, 20na eta 21na.

“Urrutik txapeldun handi bat dela erakutsi du. Partida beroa izan da eta dotore jokatu du amaieran. Zoriondu egin nau. Eskertua natzaio”, esan du Altunak, bukatutakoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna