Azaroak 25

Feministak indarrak batuta irtengo dira larunbatean

'Zure egia, gurea eginez' lelopean, azaroaren 25erako mobilizazioetara deitu du Koordinadora Feministak.

Emakumen aurkako indarkeriaren kontrako manifestazio bat, Donostian. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
Kerman Garralda Zubimendi.
2017ko azaroaren 22a
13:29
Entzun

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna baliatuko dute Gasteizko feministek indarkeria matxista jasan duten biktimen testigantzei balioa emateko. "Auzitegiek, poliziek, hedabideek, baita inguruko hurbilenek ere erasotzaileak babesten dituzte, biktimaren egia zalantzan jarriz. Baina guk elkarri sinisten diogu. Gure hitzak balioa du", adierazi du Zuriñe Rodriguez Koordinadora Feministako kideak. Horregatik, Zure egia, gurea eginez lelopean manifestazioak antolatu dituzte larunbaterako, azaroaren 25erako, Euskal Herriko hiri nagusietan: Baionan, 11:00etan, udaletxean; Gasteizen, 18:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan; Ordu berean, Bilbon, Jesusen Bihotzean; Donostian, 19:00etan, Bulebarrean; eta Iruñean, 20:00etan, Gaztelu plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.