Zimbabwe

Mnangagwa aukeratu dute Mugaberen ordezko

Erabakia ZANU-PF alderdiko diputatuek hartu dute Parlamentuan. Estatuburu berriak etzi egingo du karguaren zina.

Mnangagwak etzi egingo du karguaren zina. AARON UFUMELI, EFE
2017ko azaroaren 22a
13:07
Entzun

Parlamentuan gehiengoa duen Zimbabweko Batasun Afrikar Nazionala-Fronte Patriotikoak hartu du erabakia, eta dagoeneko jakinarazi diote Emmerson Mnangagwari. Presidenteorde izandakoa erbestean bizi izan da azaro hasieran Mugabek kargugabetu zuenetik, eta gaur zen Zimbabwra itzultzekoa, etzi kargua hartu ahal izateko.

Kongresuko presidente Jacob Mudendak jakinarazi du albistea eta iragarri du dagoeneko hasi dituztela prestakizunak behin-behineko presidentea izendatzeko. Estatuburu berriak kargua hartu bitartean, orain arte presidenteorde izan den Phelekezela Mphokok kudeatuko du herrialdea.

NewsDay atariari eginiko adierazpenetan Mnangagwarik nabarmendu du Mugaberen dimisioarekin "une historikoa" bizi duela herrialdeak, eta eskerrak eman zizkien herritarrei. Bide batez, iragarri zuen prest dagoela "demokraziarako trantsizio baketsu " batean laguntzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.