Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusia hil da

69 urte zituen, eta gaixo zegoen.

Jose Maria Romero de Tejada artxiboko irudi batean. /
Jose Maria Romero de Tejada artxiboko irudi batean. / ANDREU DALMAU/Efe

Berria -

2017ko azaroak 27

Leuzemia zuen Jose Maria Romero de Tejada Kataluniako fiskal nagusiak, eta azken egunetan egoera korapilatu egin zitzaion pneumonia baten ondorioz. Rafael Catala Espainiako Justizia ministroak eman du heriotzaren berri, Twitter bidez.

1948an jaio zen, Bartzelonan, eta 2013an izendatu zuen Kataluniako fiskal nagusi Eduardo Torres Dulcek, orduan Espainiako fiskal nagusi zenak. Martin Rodriguez Solek kargua utzi ostean izendatu zuten Romero de Tejada. 2014ko azaroaren 9rako iragarrita zegoen galdeketa zilegi zela esan ostean sortutako polemikaren ostean utzi zuen kargua hark.

Aurrekoaren kontrako bidea hartu zuen Romero de Tejadak. Hark jarri zuen Artur Mas, Joana Ortegaeta Irene Rigauren aurkako salaketa galdeketa hura antolatzeagatik. Urriaren 1eko galdeketa galarazteko neurriak hartzeko ere Romero de Tejadak egindu zion Josep Lluis Trapero Mossoen buruari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna