BERRIAren azala Kataluniaraino heldu da

L'Avenç aldizkariak bere 40. urteurreneko zenbakirako irudi gisa erabili du BERRIAren urriaren 8ko azala.

jarraia147284.jpg
2017ko azaroaren 28a
14:02
Entzun

Kataluniako hizkuntza eta historiari buruzko aldizkaria da L'Avenç. Katalanezko lanak ere argitaratzen ditu, eta aurten 40 urte bete ditu. Hori ospatzeko jaia egingo dute abenduaren 14an, Bartzelonan, eta aldizkariaren 40 urteak laburbiltzen dituen zenbaki berezia aurkeztuko dute.

Zenbaki horretako azalean ageri den irudia BERRIAren azal batena da. Hain zuzen ere, urriaren 8ko zenbakikoa, non kafe katiluz osaturiko Espainiako mapa ikusten zen, eta Katalunia irudikatzen zuten katiluak apurtuta ageri ziren. Titulua bera ere esanguratsua: Hoztu da 'denontzako kafea'.

Aldizkariak baimena eskatu zion BERRIAri egun horretako azaleko irudia erabiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.