Araba Euskaraz

Araba Euskaraz iristeko 'irrikitan'

Argantzun ikastolakoek hirugarrenez antolatuko dute Araba Euskaraz. Lehen Hezkuntzako zikloa irekitzeko baliatu nahi dute.

Araba Eusaraz

Kerman Garralda Zubimendi -

2017ko azaroak 28

Datorren urteko Araba Euskaraz mamitzen ari da, eta gaur aurkeztu dituzte, Gasteizko Armentia ikastolan, logotipoa, leloa, data eta helburuak.

Argantzunen izango da 2018ko Araba Euskaraz, ekainaren 17an. Argantzun Trebiñuko konderrian dago, eta, euskaraz irakasten dutenez, Burgosko administrazioaren laguntzarik ez dute. Horregatik, orain arte ezin izan dute zabaldu Lehen Hezkuntza zikloa, baina Arabako ikastolen aldeko festa baliatuko dute jauzi hori emateko. Irrikitan da aukeratu duten leloa, antolatzaileak gogo biziz baitaude euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko, Ikastola handitzeko, Trebiñu Araba dela esateko...

Gurasoek eta herritarrek osatutako lan batzordeak eratuta daude jada, eta ibilbidea ere "ia-ia" finkatuta dago. Kamisetak eta gainerako produktuak ere salgai daude dagoeneko, eta laster on line denda ere zabalduko dute.

Argantzun ikastolak 50 ikasle inguru ditu egun. Lehen Hezkuntza zikloa zabaltzean zifra hori bikoiztea espero dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna