Sixenako obrak Aragoira eramango dituzte, 155. artikulua baliatuta

LLeidako museoan dauden Sijenako obra batzuk. ADRIA ROPERO, EFE
2017ko azaroaren 28a
16:05
Entzun

IƱigo Mendez Vigo Espainiako Kultura ministroak du Generalitateko Kultura kontseilaritzaren ardura. Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatu zutenetik da hala, eta egoera hori baliatu du, Sixenako obrak Aragoira eramatea agintzeko.

Aragoiko Gobernuak Lleidako Museoan dauden 44 pieza horiek eskatu zituen, eta Mendez Vigok gaur jaso du hala egiteko dioen probidentzia Huescako auzitegiaren eskutik. Instrukzio epaileak azaroaren 15ean hartu zuen erabakia, eta helegitea jartzeko aukera zegoen, baina, Espainiako Gobernuak, Kataluniakoaren izenean, ez jartzea erabaki zuen. Mendez Vigok piezak Aragoiren esku uzteko agindu du gaur.

Auzitegiak eskatu bezala, pieza horietako bakoitza zehazki non dagoen argitzeko agindu du Espainiako Ministroak. Jakin bezain pronto, informazio hori auzitegiari helaraziko diola esan du.

Kataluniako Gobernuak kontrako jarrera hartu du urteetan, eta txosten teknikoak ere aurkeztu izan dituzte, obrak lekuz aldatzeak kalte konponezinak eragin ditzakeela argudiatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.