Albistea entzun

Literatura

Arantxa Iturbek 29 narrazio "bizkor" bildu ditu 'Honetara ezkero' ipuin bilduman

Gizon eta emakumeen arteko harremanak landu ditu batez ere, baina ez bakarrik, baita adiskidetasun, lan eta familia girokoak ere; laburtasuna eta umorea baliatuz, esandakoak bezainbateko garrantzia du esan gabe geratzen denak ipuinotan.

Arantxa Iturbe, 'Honetara ezkero' liburu berria eskuetan duela, gaur, Donostian.
Arantxa Iturbe, 'Honetara ezkero' liburu berria eskuetan duela, gaur, Donostian. Gorka Rubio / Argazki Press

Gorka Erostarbe Leunda -

2017ko azaroak 29

Urtearen hasieran plazaratu zuen Arantxa Iturbe idazle eta irrati esatariak Koadernoa zuri nobela —lehenago antzerki testu eta antzezlan izan zen lana—. Orain, berriz, ipuingintzari heldu dio Susa etxearekin argitaratu berri duen Honetara ezkero lanean. 29 narrazio dira. Neurriz laburrak diren arren, Gorka Arrese editoreak nahiago du "ipuin bizkorrak" direla esatea. "Arantxaren estiloak lengoaia ekonomia darabill, batetik, eta, bestetik, zentzu bat baino gehiago emateko ateak zabaltzen ditu". Honela dio liburuaren kontrazalak: "...ipuin maleziatsu hauetan ere ustekabeko asko izango dira, pertsonaiak eta gertakariak katramilatzen ikusiko dituzu isilpekoen kariaz, oker ulertuak bezainbat ager litezke susmoak. Umorezkoak batzuetan, gaiztoak sarritan".

Gaur goizean aurkeztu du liburua, Donostian, Iturbek, eta nabarmendu du "editorearen eskariz" ipuinen bat "gehixeago luzatu" duen arren batez ere istorioak "kimatu" egin dituela, "esentzia minimora" eraman. "Hats laburrekoa naiz idazketan", esan du. 29 istorioek hitz bakarreko izenburu iradokitzailea dute. Potroak du izenburutzat lehenak, eta Etorkizuna azkenak. Eta tartean, Profanazioa, Sektretua, Terapia, Ezpainak, Galdera, Haizagailua eta Izenordainak, besteak beste. Ipuin guztiek hartu-emanak dituzte ardatz, gizon eta emakumeen artekoak batez ere, "baina ez beti eta ez bakarrik". Eta inkomunikazioak, gaizki ulertuek eta susmoek zeharkatzen dituzte istorioak. "Esan gabekoek, isilik gordetakoek, erdizka adierazitakoek" ere lekua dute liburuan, eta "irakurleari ere badagokio esaten ez den hori betetzea".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

«Ez dugu behin ere pentsatu azoka digital soila egitea»

Iñigo Astiz

Durangoko Azokako denda digitala gaur abiatuko da, eta aurrez aurreko bisitak, berriz, bihar. Osasun neurriak aldatuz gero ere horri eustea da Mujikaren asmoa.

 ©ANDONI CANELLADA / @FOKU

Toure detektibea Madrilera joan da zortzigarren kontakizunean

Gorka Arrese

Jon Arretxek 'Dortokaren begirada' argitaratu du. Parisko bitxi denda batean ostutako piezei esker, Toure eroso bizi da Madrilen

Libe Garcia de Kortazar eta Jon Basaguren musikariak. ©GALDER IZAGIRRE

Paisaia ilun baten soinu banda

Ainhoa Sarasola

Pasadena sortu dute Libe Garcia de Kortazarrek eta Jon Basagurenek, eta izen bera duen diskoa atera. Giro iluna iradokitzen duten zortzi kantu bildu dituzte, argi printzek zulatuak

Concha Barqueroren eta Sergio Alvaradoren <em>Descartes</em> filma. ©ZINEBI

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.