Albistea entzun

Literatura

'Horma' nobela kaleratu du Anjel Lertxundik, ahotsa itzultzaile bati emanda

Familia bateko inkomunikazio arazoak, memoria gabeziak dakartzanak eta itzultzailearen barne zein kanpo borrokak islatu ditu egileak Erein argitaletxearekin atera duen lan berrian

Lertxundi, artxiboko argazki batean. /
Lertxundi, artxiboko argazki batean. / Gorka Rubio/Argazki Press

Gorka Erostarbe Leunda -

2017ko azaroak 30 13:49

Itzultzailea da Horma nobelako protagonista eta narratzailea. Haren izenaren berri ez du ematen liburuak, baina pertsonaiak berak Fidel ezizena ematen dio bere buruari ironia amiñi batez. Honela dio Inazio Mujika Erein argitaletxeko editoreak nobelari buruz: "Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista da. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian".

Goizean aurkeztu dute liburua, Donostian. Lertxundik adierazi du aspaldi zerabilela buruan itzulpenaren gaia, eta protagonistatzat itzultzaile bat izango zuen istorioari bueltaka ari zela: "Hil ala biziko kontua da itzulpenarena gure literatur sistemarentzat ez ezik, gure hizkuntzarentzat ere bai". Gainera, pertsonaiatzat itzultzaile bat izateak "modu asko ematen dizkio etekinak ateratzeko". Literarioki "pertsonaia polita" iruditzen zaio, "gure gizartean aura handirik gabekoa, eta pertsona grisa".

Nobelaren hasiera argi zuen: "Protagonistaren ama alzheimerrak joko du eta memoria galtzen hasiko da. Gaixotzea eta diagnostikoa doaz hasieran". Izan ere, memoria, edo haren gabezia, da nobelaren gai ardatzetako bat, ardatzena ez bada. Honela dio liburuko pasarteetako batek: "Zu zauzka, baina ahanztura erabatekoaren amaraunean galduta zaude. Zu zaindu nahi zintuena zure premian dago, baina ezin diozu ezertan lagundu". 230 orrialde inguru ditu nobelak. Etxeko hautsa (2011, Alberdania) eta Zu (Erein, 2015) zituen orain artean idatzitako azken bi nobelak Lertxundik.

 

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

El Mono Habitado konpainiaren 'Lurtarrok' antzezlaneko pasarte bat. ©La Caja Gris

Gezurrik gabeko lan eszenikoak, 29. dFeria jaialdian

Andoni Imaz

Martxoaren 13tik 16ra, 28 konpainia arituko dira Donostian, eta 44 emanaldi egingo dituzte guztira. Dantza eta antzerki ikuskizunak dira gehienak, eta, aurten, zirkua ere izango da. Jaialdia «erreferente» bilakatu nahi dute Europan.

<em>Komedia madarikatua</em> antzezlana. ©HODEI TORRES

Gai sakonak, umorez landuak

Olatz Enzunza Mallona

Bilboko Pabiloi 6 Antzerki Laborategiko Gazte Konpainiak 'Komedia madarikatua' estreinatuko du gaur, areto horretan bertan. Antzezlanak drama eta komedia uztartuko ditu , eta gizarte gatazkak izango ditu hizpide, «modu komikoan, betiere»

Kristonak taldeko bost kideak, <em>Ahobetehortz</em> diskoa iragartzeko argazki batean. ©KRISTONAK TALDEA

Etsipenetik piztu dira

Olatz Enzunza Mallona

Kristonak taldeak aro berri bat abiatu du, 'Ahobetehortz' lanarekin. Eskean Kristo atzean utzi arren, taldearen betiko nortasunari eutsi diote. Bihar hasiko dute bira, Ondarroan
Rotterdamen eta gurean ez da faszinagarriagorik

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.