BERRIA taldea

'Geroa zugan' kanpainaren bideoa, sarean

 

Berria -

2017ko abenduak 5

BERRIAk 5.000 BERRIAlagun gehiago gehitu nahi ditu proiektura Geroa zugan kanpainarekin. Atzo sareratu zen kanpainaren bideoa, eta hor BERRIA berri taldea osatu duten lagunetako batzuk hedabide independenteen beharraz mintzo dira: "Informazioa eskubide bat da. Askatasuna egon dadin, zer gertatzen den jakin behar dugu". "Komunitate guztiek dute mundua beren hizkuntzaren kristaletik ikusi eta kontatu beharra , eta eskubidea. Geuk ere, euskaldunok, eskubidea dugu geure mundua ezagutzeko, kontatzeko". "Horregatik, orain, hemen, BERRIAlagun egitea eskatzen dizuegu, zeuen konpromisoa, geure emaria delako".

BERRIA berria taldea pasa den astean aurkeztu zen. Hamabost urte beteko ditu BERRIAk datorren urtean, eta beste jauzi bat emateko une honetan, "bidelagun" gehiago bildu nahi ditu egitasmora, euskarazko komunikazioaren esparrura. Horretarako, bidelagun talde bat eratu du: BERRIA Berri taldea, euskalgintzako, euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek osatua. Hauek osatzen dute:

Sagrario Aleman. IKA euskaltegi sareko irakaslea eta euskaltzaina.

Kike Amonarriz. Soziolinguista, hainbat egitasmotan parte hartua.

Miren Amuriza. Bertsolaria. Eguneroko zutabegilea da BERRIAn.

Amets Arzallus. Bertsolaria. Euskal Herriko azken txapelduna.

Amelia Barquin. Kulturartekotasun eta genero gaietako irakaslea.

Eñaut Elorrieta. Ken Zazpi taldeko abeslaria, bakarka ere aritu da.

Elixabete Garmendia. Kazetaria. ETBn aritua. BERRIAko zutabegilea.

Iñaki Goirizelaia. EHUko errektore izana 2009tik 2017ra bitartean.

Maite Goñi. Irakaslea da, eta IKTen esparruan aditua.

Zuriñe Hidalgo. Hesian taldeko abeslaria. Telebistan aritua da.

Joanmari Larrarte. Elkar fundazioko kidea, BERRIAn ere jarduna.

Xabier Mendiguren. Kontseiluko idazkari nagusi izana (1998-2010).

Olatz Osa. Elkar argitaletxeko zuzendaria. EKBn ere jardun zuen.

Eider Rodriguez. Idazlea, hedabideetan aritua. EHUko irakaslea da.

Eneko Sagardoi. Aktorea da. Handia filmeko protagonista.

Joan Mari Torrealdai. Jakin-eko zuzendari ohia, Euskaldunon Egunkaria-ko lehendakari izana.

Beatriz Zabalondo. EHUko irakaslea, BERRIA Taldeko lehendakaria.

Bideoaren egileak: Lander Garro eta Haritz Arrizabalaga.

Makillajea: Maria Vallecillo.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna
S: