Durangoko 52. Azoka

Jendetza batu du Sormenaren Lurraldeak lehenengo egunean

Martxel Rodriguez dantzariak ireki ditu Durangoko 52. Azokaren ateak. Jendez lepo egon da Landako gunea egun osoan.

Anjel Lertxundi BERRAren standean, 'Hitz beste 2003-2017' liburu aleak sinatzen. /
Anjel Lertxundi BERRAren standean, 'Hitz beste 2003-2017' liburu aleak sinatzen. / Berria

Maialen Unanue Irureta

2017ko abenduak 6

Gaurtik igandera izango da Durangoko 52. Azoka. Ireki berri ditu ateak, aurtengoan, Sormenaren Lurraldea DA! lelopean. Azken urteetan bezala, zortzi gunek osatuko dute Durangoko Azoka: Areto Nagusia, Azoka TB, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara eta Szenatokia. 400 nobedade eta 200 kultur ekitaldi baino gehiago izango dira bost egunetan, eta kultur eskaintza zabala eskainiko dute.

Zuzeneko kontakizuna

19:29
2017-12-06

Eguna laburbiltzeko bost txio

Orduerdi baino ez da falta Durangoko 52. Azokaren lehenengo eguna amaitzeko. Sortzaile asko izan dira diskoak eta liburuak sinatzen, aurkezpen ekitaldiak eskaintzen, eta beste. Lehenengo eguna baino ez da izan, eta jendetza pilatu da Landako guneko kale desberdinetan. Eguna amaitu eta laburbiltzeko, bost txio aukeratu ditugu. Eta bihar, osteguna, ikasleen eguna izango da.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

18:27
2017-12-06

Ordu eta erdi inguru falta da Durangoko 52. Azokaren lehenengo eguna amaitzeko. Jende dezente ibili da egun osoan, eta ilara luzeak egin dira. Hauxe da oraintxe Landako guneko giroa.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

16:26
2017-12-06

Kabi@: Gamer Gela

Kabi@ plaza digitala Gamer Gela bihurtu da Durangoko 52. Azokaren lehen egunean. Game Erauntsia elkarteko kide Urtzi Odriozolak azaldu digu zertan den Gamer Gela. Bost minutu barru ekingo diote arratsaldeko saioari.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

16:00
2017-12-06

Ahotseneak egun berezia du gaurkoa. 10 urte bete ditu Durangoko Azokan zuzeneko emanaldiak eskaintzen.

15:36
2017-12-06

Bazkalostea izanik ere, jende ugari Landakoko kaleetan barrena. Ekitaldiz beterik dator arratsaldea: Luhuso, ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna liburua aurkeztuko du Areto Nagusian Enekoitz Esnaola BERRIA-ko kazetariak, eta, jarraian, Anjel Lertxundik 14 urtez kaleratutako Hitz Beste zutabeen antologia aurkeztuko du. Szenatokia arratsaldean irekiko dute, indartsu, gainera: Lorca eta Lauaxetaren bueltan sortutako Ele! antzezlana. Eta kazetariak jo ta su dabiltza goizean goizetik.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

13:38
2017-12-06

400 kutur ekitaldi baino gehiago izango da bost egunetan Durangoko Azokan. Ondo aukeratu nahi? Kontsulta ezazu gaurko egitaraua.

13:24
2017-12-06

Gozamenaren lurraldea ere baDA

Durangoko 52. Azoka Sormenaren lurraldea DA! lelopean egiten ari dira, baina egin zezaketen Gozamenaren lurraldea DA! izenburupean ere. Izan ere, gozamen hutsa da kalez kale ibili eta gustuko sortzaileak parez pare topatzea. Eta haiek ere zinez eskertzen dute jendearekin hartu-eman gertuko hori. Willis Drummond eta Berri Txarrak taldeekin egon gara azokaren lehenengo goiz honetan.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

12:47
2017-12-06

Lehen orduak Durangon

Pare bat ordu baino ez dira pasatu Durangoko 52. Azokak ateak ireki dituenetik, eta milaka pertsonak hartu dute Landako gunea. Aurten hamargarren aldia duen Ahotsenearen bi guneak ere jendez lepo betetzen ari dira kontzertu eta solasaldietan. Ordulaurden barru, Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola Estitxu-ri buruz Franck Dolosorrek egindako dokumentala emango dute Irudienean.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

12:27
2017-12-06
12:26
2017-12-06
12:26
2017-12-06
12:17
2017-12-06
12:09
2017-12-06

Azokaren irekiera ekitaldian bildu dira erakunde publikoetako hainbat ordezkari.


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna