Txapelpekoak

Txapelpekoak-en zazpigarren saioa ikusgai dago

Oihana Elduaien eta Miren Garate kazetariek Iruñeko bertsoaldi onenak berreskuratu dituzte eta, finalaurrekoak amaituta, BECeko finalera begira ere jarri dira.

Berria

2017ko abenduak 6

Aste honetan, Onintza Enbeita izan da saioko elkarrizketatua. Bertso Txapelketa Nagusian izan dituen bizipenei buruz hitz egin du bertsolariak, eta txapelketaren gaineko hausnarketak partekatu ditu. Horrez gain, zutabegilearen eta bertsolariaren jardunen arteko loturez mintzatu da.

Bestalde, Txakur Gorriak sormen taldeak Aitor Sarriegiren kartzelako lana aukeratu du zazpigarren saioko ilustrazioarako abiapuntu. Baja hartuta dagoen langileak parrandan nagusiarekin topo egin duen unea izan dute inspirazio iturri.

Umore tartean, bertsozale lokartuak bertso eskolan elkartu dira, puntutan aritzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna