DURANGOKO 52. AZOKA

Ikasleen Eguna ere sortzailea da

Bigarren eguna du Durangoko 52. Azokak, eta ikasleak izango dira gaur protagonista. Tailerrak izango dira nagusi gune guztietan, batez ere, goizean.

Jendetza batu da Durangon lehen egunetik. /
Jendetza batu da Durangon lehen egunetik. / Jon Urbe/Argazki Press

Maialen Unanue Irureta

2017ko abenduak 7

* Liburu bat egiten ikasiko dute Areto Nagusian Maite Mutuberriaren eskutik; android gailuentzako aplikazioak sortuko dituzte eta autodefentsa digitalaz jardungo dute Kabi@n; Ahotsenean, berriz, rap tailerra egingo dute; tailer luzeenak Irudienean egingo dituzte: marrazki bizidunen ingurukoa goizean eta bikoizketa tailerra arratsaldean.

* Bestelako ekitaldiak ere izango dira: 'Nola sortu espazio komunikatibo komuna Euskal Herrian?' solasaldia egongo da Areto Nagusian 19:00etan; ohiko kontzertu eta solasaldiekin jarraituko dute Ahotsenean, eta Irudienean hologramekin sortutako txontxongiloen ikuskizuna eskainiko dute, 'Holoque'.

* Aurreikuspenen arabera, gaurkoa izan zitekeen egunik lasaienetako bat, baina Landako bete-beteta dago dagoeneko.

Zuzeneko kontakizuna

19:06
2017-12-07

Eguna laburbiltzeko bost txio

Abenduaren 7a, Durangoko 52. Azokaren bigarren eguna amaitzear. Ikasleen Eguna izan dugu gaur, eta haiek izan dira nagusi Landakoko kaleetan goizean. Arratsaldea lasai pasatu da, baina ez jende gutxirekin. Hona gaurko eguna laburbiltzeko hautatu ditugun bost txio:

18:38
2017-12-07

Ilundu du Durangon. Idazle eta musikariek saltokietan jarraitzen dute sinatzen. Batzuk iragarrita daude, eta beste batzuk sorpresaz topatzen dituzu. Minutu gutxi lehenago batzuk topatu ditugu Susaren eta Elkarren saltokietan:

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

15:46
2017-12-07

Inklusibotasuna lantzea izan dute xede aurten Gerediaga Elkarteko lagunek. Hainbat neurri bultzatu dituzte horrekin lotuta aurten, lehenengo aldiz. Ildo horretan antolatu dute gaur arratsaldean Kultura, guztion eskura ekitaldia: Areto Nagusian izango da, 17:00etan. Inklusibotasuna lantzen duten egitasmo zenbaitek parte hartuko dute: zeinu hizkuntzen arte jaialdi Manos K Rien-ek, Bizikidantza dantza integraziorako egitasmoak (Kukai), sormen artistikoa sustatzen duen formakuntza zentro Bilbao FormArtek eta Irakurketa Erraza mugimenduak.

Lasai antzera dago giroa bazkalostean Landakon:

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

13:42
2017-12-07
13:01
2017-12-07

Kaleak urtero dira -ia- berdin. Baina tartean behin buelta bat eman eta bi sortzaile ikusten dituzu elkarrekin hizketan, normalean pantaila batean edo egunkarian eta bakoitza bere aldetik ikustera ohituta zaudenean. Hortxe Eneko Sagardoi aktorea eta Jon Maia Sein dantzaria, jendetzaren artean. Azoka elkargunea ere bada.

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

11:48
2017-12-07

Durangoren alderik onenetariko bat, onena ez bada, sortzaileekin hartu-eman zuzena izateko aukera da. Egunero, edozein ordutan, hainbat saltokitan egingo du topo bisitariak haiekin. Inork bere sortzaile maiteenak azokan egongo ote diren jakin nahi badu, Durangoko Azokako lagunek euren webgunean jarri dute zerrenda bat, zein, non eta noiz egongo diren jakin ahal izateko. Buelta txiki bat eman eta topatu ditugu baten batzuk dagoeneko...

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta

10:43
2017-12-07

Abenduak 7: Ikasleen Eguna

Egun on, Durangotik! Ireki berri dituzte Landakoko ateak. Ikasleen Eguna dugu gaur, eta jada bete dituzte azokako kale guztiak. Tailer ugari egingo dituzte gaur haientzat, eta azken urteetan bezala, beteta daude. Liburu bat egiten ikasteko tailerra, android gailuentzako aplikazioak sortzekoa, rap tailerra, marrazki bizidunena... Ikasleen Eguna ere sortzailea DA!

Maialen Unanue Irureta

Maialen Unanue Irureta


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna