Euskal presoak

"Ezinezkoa izanen da bakea, euskal presoek jasaten duten egoera larritik ateratzen ez bagara"

EPPK-ko ordezkari Marixol Iparragirre eta Mikel Albisurekin bildu dira Vincent Bru diputatua, Jose Bove europarlamentaria eta Max Brisson senataria.

Espetxeetarako martxa Reaura heldu da. /
Espetxeetarako martxa Reaura heldu da. / BERRIA

Arantxa Elizegi Egilegor

2017ko abenduak 7

Reauko espetxean izan dira Vincent Bru, Jose Bove eta Max Brisson parlamentariak euskal presoen egoeraren eta asmoen berri izateko. "Itxaropentsu" irten dira hirurak elkarrizketen ostean. "Biziki atera izan naiz, EPPK-ko ordezkariekin izandako solasaldiaren ostean. Bertan errandakoek elkarbizitzarako konfiantza eman didate", azaldu du Brissonek.

Presoak etxetik urrun eta egungo baldintzetan jarraitzen duten artean, "zinezko bakea" ezinezko izango dela adierazi dute ordezkariek. Bovek, bere aldetik, ohartarazi du uneotan estradizioa dela euskal preso politikoentzako arrisku handiena. "Euskal presoen egoera konponduko duen aterabide orokor bat atzemanen dugula espero dugu, Euskal Herrian Bake justu eta iraunkor bat lortzeko", adierazi du Brissonek.

Bileran, Albisuk eta Iparragirrek eskerrak eman dizkiote bai bakegileei eta baita gizarte zibilari ere, "Aietetik hasi eta gaur arte bakearen alde bultzatutako ekimenengatik eta bake prozesuan egindako ahaleginagatik".

Apirilaren 8az geroztik euskal gizartea bakearen alde lanean jarraitu duela gogorarazi du Bovek, eta eskatu dio Frantziari kontuan har dezala ekimen hori. "Kolore guztietako ordezkariek egin dute bat bake prozesuarekin".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna