Hilberria

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza zendu da

70 urteko alkate lapurtarra goiz hontan zendu da 10:00etan.

Duhart, artxiboko argazki batean. /
Duhart, artxiboko argazki batean. / Isabelle Miquelestorena

Eneko Etxegarai Urain

2017ko abenduak 7

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko (Lapurdi) alkatea goiz hontan zendu da 70 urterekin, 10:00etan Baionako ospitalean. Aste bete zeraman koma artifizialean garuneko odol isurketa baten ondorioz. Haren ehorzketa Donibane Lohizuneko elizan iraganen da, astelehenean, 11:00etan.

2002tik zen hiriko alkate, eta berrikitan Euskal Hiriguneko lehen lehendakariorde izendatu zuten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna