Komunikazioa

Euskal Hedabideen Behategira batu da UEU

Euskal Hedabideen 2017ko Urtekaria aurkeztu dute, Durangon. Komunikazioaren alorrean gertatutako aldaketen kronika egitearekin batera, bederatzi artikulu bildu dituzte.

Urtekariaren aurkezpena, Durangon
Urtekariaren aurkezpena, Durangon Behategia

Berria

2017ko abenduak 7

Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztu du gaur, Durangoko Azokan, komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika eta begirada sakona. Aurkezpenaren aurretik, kide berri bat batu zaio Behategiari: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak osatu dute, gaur arte, Behategia, Hekimen elkartearekin batera.

Ekitaldian lau unibertsitateetako errektoreak eta arduradunak izan dira: Nekane Balluerka (EHU), Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea), Vicente Atxa (Mondragon Unibertsitatea) eta Iñaki Alegria (UEU); baita Behategiko koordinatzaile Libe Mimenza eta Hekimen elkarteko zuzendari Alberto Barandiaran ere. Udako Euskal Unibertsitateak Behategiarekin bat eginda, ikerguneak bultzada berria jaso du euskal hedabideen jarduna aztertu eta ikerketa bultzatzen jarraitzeko. "Hain zuzen ere, 2018ko urtea giltzarri izango da sektorearentzat ikerketaren alorrean", esan du Beharegiko Libe Mimenzak. Euskal Hedabideen Datutegiaren bidez, Behategiak inoizko datu funtsik handiena jarri du ikerlarien esku, eta sektoreak etorkizunari begira egin nahi duen gogoetarako ezinbesteko tresna izango da hedabideentzat ez ezik, unibertsitateetako ikerlarientzat eta administrazioentzat ere.

Urtekaria Durangoko Azokan bertan eskura daiteke, Hekimeneko hedabideen erakusmahaietan, eta baita Behategia.eus atarian ere.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna