Euskal presoak
Parisko manifestazioaren unean uneko kontakizuna
'Orain presoak' lelopean manifestazio jendetsua egin dute Parisen. Harekin bat egin du azken asteetan Frantziako espetxeak igaro dituen birak.

*Euskal presoek bizi duten salbuespen egoera salatu eta behin betiko amaitzeko eskatzea izan da protestaren da helburua.
*Espainia eta Frantziako legediek gaixo dauden presoak aske uztea ahalbidetzen duela gogorarazi dute hizlariek, eta horretarako urratsak egiteko eskatu diete agintariei.
*Bake prozesuan parte hartzeko eskatu diote bakegileek Madrili, eta hura horretara bultzatzeko Bilbon urtarrilean egingo den manifestaziora joateko galdegin diete herritarrei.
Zuzeneko kontakizuna
Frantzia, gerturatze eskari indibidualak aztertzeko prest
"Printzipioz, Justizia Ministerioak ez du ezer euskal atxilotuen hurbiltzearen kontra, beti ere eskari horiek koadro indibidul baten barruan egiten badira, eta ez koadro koletibo batean". Frantziako Justizia Ministerioko bozeramaile Youssef Badr-en ahotan jarri dituzte Frantziako hedabide batzuek hitz horiek; atzo esan bide zituen. Ministerioak berak ez du adierazpen ofizialik egin gaurko Parisko martxaren ondoren, baina hedabide horiek azaldu dute banakako eskariak aztertzeko prest legokeela gobernua; ez, ordea, eskari kolektibo bati erantzuteko, eta euskal presoen izaera politikoa aitortzeko.
Badr joan den urriaren 16an izendatu zuten Justizia Ministerioko bozeramaile. Epaile izandakoa da, eta gaztea da; 36 urte ditu. Bakegileekin elkarrizketak martxan direla onartu du, eta bide onean doazela erantsi: "Bada elkarrizketa eraikitzaile bat".
Euskal presoen auzia ez da Justizia Ministerioak eskuetan duen bakarra. Preso korsikar askok irlara eramateko egindako eskariak ere aztertzen ari da Frantzia.

Mikel P. Ansa
Mixel Berhokoirigoin, bakegilea
"Preso eta iheslari guztiak itzuliko diren bakea nahi dugu, biktima guztiak aitortzea ahalbidetuko duena; baina bake hori bakoitzak elikatu behar du, eta bakoitzaren urratsak bultzatuko du bestearena. Espainiako Gobernuak ere bake prozesuan sartu behar du, urratsak egin behar ditu, eta horregatik dei egiten diogu jendeari parte har dezan urtarrilean Bilbon egingo den presoen aldeko manifestazioan".

Arantxa Elizegi Egilegor
Michel Tubiana, Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea
"Ez du merezi beste hamar urtez mendekua eta gorrotoa bultzatzen jarraitzea. Pentsatzea preso direnek beren ekintzetatik haratago erantzun behar dutela okerreko ideia da. Eskatzen dugu euskal presoak besteen pare tratatzea. Ez dugu onartzen gure ondokoei uztea bake prozesuan aurrera egiteko eginbeharra. Ez dugu nahi hamar urte barru ere bortizkeriaren ondorioez hitz egiten jarraitzea. Asko nahi dugu; hesiak ireki nahi dtugu, bakearen aldeko borroka, bizitzaren aldeko borroka delako"

Arantxa Elizegi Egilegor
Juana Haranburu, Frederic Haranbururen alaba
"Presoen senideok sufritzen dugu. Salbuespenezko neurria da larriki gaixo dauden presoak ez askatzea, nahiz eta Frantziako eta Espainiako legeek hori aurreikusi. Presio izugarria bizi dugu. Horren ondorio dira errepidean hildako 6 senide eta lagunak. Neurri horiek guztiek oinarrizko eskubideak, bizitzeko eskubidea, urratzen dute. Horregatik hemen, Parisen, diogu: nahi ditugu bizirik eta etxean!"

Arantxa Elizegi Egilegor
Fabienne Servan Schreiber
"Armak isildu dira, eta gudariak bake prozesu batean sartu dira, gizarte zibilaren sostenguarekin. Horregaik dei egiten diegu agintariei erantzun diezaioten euskal presoen egoerari eta aplika ditzaten indarrean dauden legeak, presoak gerturatuz eta gaixo daudenak aske utziz"

Arantxa Elizegi Egilegor
.@JreneEtchegaray-ren hitzak: "Ez da normala DPS estatusa nagusiki euskal presoei ezartzea"@berria #Ab9Parisera pic.twitter.com/9zQXLz79IC
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9

Arantxa Elizegi Egilegor
Jean Rene Etxegarai
"Gatazka luzeegia bizi izan du Euskal Herriko gizarteak. Aieteko Konferentzia egin zela badira zazpi urte, eta Frantziaren eta Espainiaren isiltasunaren aurrean gizarte zibilak esku hartu zuen duela urtebete Luhuson. Orain hurrengo urratsa pesoen salbuespen egoera amaitzea uste dugu".

Arantxa Elizegi Egilegor
Martxa amaituta, ekitaldiaren zain da jendea. Oihu eta, batez ere, abesti asko @berria #Ab9Parisera pic.twitter.com/B3xoF9AAuq
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9
Vauban plazara heldu da manifestazio burua eta une batetik bestera hasiko dute ekitaldia; bitartean...
Hasierako pankartatik urrun, ezin manifestazio amaiera ikusi.
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2017(e)ko abenduak 9
Milaka eta milaka lagun #OrainPresoak aldarrikatzen#PaixenPaysBasque #9décPARIS pic.twitter.com/hOUypgDvgY

Arantxa Elizegi Egilegor
Vauban plazar iristear da manifestazio burua. Ordea, jendetza du atzetik.
La manifestation est arrivée à la place Vauban #PaixenPaysBasque #9DecPARIS pic.twitter.com/Cn96icAWh4
— Goizeder Taberna (@Taberna_G) 2017(e)ko abenduak 9

Arantxa Elizegi Egilegor
Bakegileak
"Gaur, Parisen, Euskal Herriak hitzordua du historiarekin bakearen bidean aurrera egiteko".
[Manifestation #PaixenPaysBasque #9décPARIS 🕊]
— Artisans de la Paix (@Artisans_Paix) 2017(e)ko abenduak 9
Aujourd'hui, à Paris, le Pays Basque a rendez-vous avec son histoire, pour avancer sur le chemin de la paix
Le direct : https://t.co/lwqgsk722o pic.twitter.com/aFCQRroFG3

Arantxa Elizegi Egilegor
Maddalen Iriarte, Josu Juaristi eta Julen Arzuaga EH Bilduk Parisera bidali dituen ordezkarien artean:
Parisko bihotzera oihu ozen bat ekarri dugu: #euskalpresoaketxera. Ikaragarria giroa eta indarra! #OrainBakea #9DecPARIS pic.twitter.com/pylPURbs1T
— Julen Arzuaga (@julenaretakoa) 2017(e)ko abenduak 9

Arantxa Elizegi Egilegor
Azken egunetan Frantzian egin duten espetxeen bira eta Parisko manifestazioa bera ezinezko lirateke Espainian, hala iritzi dio Foro Sozialeko kide Teresa Todak: "Imajina dezagun esetxe biraren antzeko zerbait Espainian: Guardia Zibila izango genuke espetxe atarian".

Arantxa Elizegi Egilegor
montparnasse bulebarrean behera martxa; hautetsiak buruan, senideak ondoren, milaka lagun atzetik @berria #Ab9Parisera pic.twitter.com/dxINK1OL3Y
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9
Iritsi da martxa Fleurytik. Denok batera, presoak kalera! #9décPARIS #PaixenPaysBasque #OrainPresoak pic.twitter.com/4JnPXph49b
— Akaiturri (@j_akaiturri) 2017(e)ko abenduak 9
Espetxerako martxako parte hartzaileak manifestazio burua heltzear dira uneoan, iritsitakoan abiatuko da protesta.
Martxalariak manifaren hasierara iristen ari gara. Parisen presoen alde!
— Lur A. Etxetxipia (@LurAlbizu) 2017(e)ko abenduak 9
Denak etxera, denak #Kalera! #9DecPARIS #PaixenPaysBasque pic.twitter.com/lepn3Xs7LV

Arantxa Elizegi Egilegor
Manifestazioa hasi artean, jai giroa da nagusi Montparnassen.
Bad Sound System Montparnassen #OrainPresoak #PaixenPaysBasque #9décPARIS pic.twitter.com/NMoY9z7Mb1
— Asier Lauzurika (@alauzurika) 2017(e)ko abenduak 9

Arantxa Elizegi Egilegor
Manifestazioa hastear. Boulevard de Montparnasse jendez betetzen. Betiko lagunak besarkatzen. #9DécPARIS #PaixEnPaysBasque #OrainPresoak pic.twitter.com/q5UCIw70qK
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2017(e)ko abenduak 9
presoen senideak prest dira martxa buruan @berria #Ab9Parisera pic.twitter.com/SihMTOpRuX
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9
ELAkideok ere #AB9Parise.n!#PaixenPaysBasque #9décPARIS pic.twitter.com/HgFkOGYzWO
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) 2017(e)ko abenduak 9
Bidai luze baten ondoren @labcaf |eko kideok ere beste milaka Euskal Herritarrekin batera Parisa iritsi gera. Preso eta iheslariak gurekin batera lantegietan, etxean nahi ditugulako, ORAIN PRESOAK! #BakeaEuskalHerrian #9DecPARIS #PaixenPaysBasque #OrainPresoak @LABsindikatua pic.twitter.com/FjTvY8TszU
— LAB - CAF (@labcaf) 2017(e)ko abenduak 9
Espetxeen bira
Hogei kartzelatatik igaro da espetxe bira, euskal presoen egoera salatzeko asmoz. Baikor agertu da Emilie Marin Bagoaz mugimenduko eleduna. "Espetxe zuzendariekin ere hitz egin dugu, eta egoera azaldu diegu, eta berdin egin dute presoen senideek ere. Frantziako jendeak ez du gaia ezagutzen"

Arantxa Elizegi Egilegor
Heldu da bigarren trena ere —bi tren berezi zituzten antolatuak—. Montparnasse betetzen ari da, eta laster autobusak ere irtsiko dira. Ondoren, berriz, espetxeetarako martxako kideak.
Arrivee du 2e train
— Jérôme Teillary (@1Teje) 2017(e)ko abenduak 9
Bigarren trena heltzea#PaixenPaysBasque #9DecPARIS pic.twitter.com/PNQzFvFm3m

Arantxa Elizegi Egilegor
Gero eta jende gehiago Montparnassen. Ordu erdi barru da iristekoa espetxe martxa @berria #Ab9Parisera pic.twitter.com/gleNfRDYrm
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9
Rafa Diez eta Txiki Muñoz @berria #AB9Parisera pic.twitter.com/Pd3izXmQBP
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9
Iritsi garela esango nuke #ab9parisera pic.twitter.com/YUgnjcVDfE
— Morau (@iamorau) 2017(e)ko abenduak 9
12:00etan harrera egingo diete espexeetarako martxan parte hartu dutenei, eta handik ordu erdira abiatuko da manifestazioa.

Arantxa Elizegi Egilegor
Goizeko hamaiketarako espero dituzte lehen autobusak Montparnasse geltokian. Ordea, leheago iritsi dira trenez zihoazenak.
Iritsi da lehen trena Montparnassera @berria #Ab9Parisera pic.twitter.com/xO1aTnHCgQ
— Jon O. Urain (@olano_urkia) 2017(e)ko abenduak 9

Arantxa Elizegi Egilegor
Hendaiako geltokian jende ugari zegoen goizeko lehen orduetan Parisera eramango zituen trenaren zain.
04:10. Jendea Hendaian, Parisera joateko trena hartzen. #ab9parisera @berria pic.twitter.com/I4SI9Jbit6
— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) 2017(e)ko abenduak 9

Arantxa Elizegi Egilegor
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.