EAE-ko aurrekontuak

Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen osoko zuzenketak

EAEko 2018ko aurrekontuen tramitazioak aurrera jarraituko du, EAJk, PSEk eta PPk  osoko zuzenketak atzera bota ostean.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua gaurko saioan. JUANAN RUIZ /ARGAZKI PRESS
Edurne Begiristain.
2017ko abenduaren 11
16:57
Entzun

Ezusterik ez da izan gaurko saioan, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek 2018ko aurrekontu proiektuaren aurka aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte EAJk, PSEk eta PPk. Horrenbestez, heldu den urteko aurrekontu egitasmoaren tramitazioak lehen urratsa egin du. Asteazkenean eztabaidatu eta bozkatuko dituzte zuzenketa partzialak, eta hilaren 22an onartuko dute proiektua, EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta PPren abstentzioarekin.

Gaurko eztabaidan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gogor kritikatu dute jeltzaleek eta sozialistek PPrekin bat egin izana aurrekontuak eta zerga erreforma aurrera ateratzeko. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak kritikatu du aurrekontu proiektua  "155.artikuluarenak ez ezik, Confebaskenak ere" badela. Iriarteren ustez, PPk "merke" jarri du kontuen negoziazioa, eta EAJk eta PSEk bat egin dute "politika kontserbadoreekin" eta argi utzi "gustura" daudela harekin bat eginda.

Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezek bide beretik egin du salaketa. EAJri eta PSEri aurpegiratu die  PPren "menpe" egotea eta eskuineko alderdiari "inoizko botererik handiena" ematea.

Azpiazuk defenditu du aurrekontu orekatua dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.