EAE-ko aurrekontuak

Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen osoko zuzenketak

EAEko 2018ko aurrekontuen tramitazioak aurrera jarraituko du, EAJk, PSEk eta PPk osoko zuzenketak atzera bota ostean.

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua gaurko saioan
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburua gaurko saioan Juanan Ruiz /Argazki Press

Edurne Begiristain -

2017ko abenduak 11

Ezusterik ez da izan gaurko saioan, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek 2018ko aurrekontu proiektuaren aurka aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte EAJk, PSEk eta PPk. Horrenbestez, heldu den urteko aurrekontu egitasmoaren tramitazioak lehen urratsa egin du. Asteazkenean eztabaidatu eta bozkatuko dituzte zuzenketa partzialak, eta hilaren 22an onartuko dute proiektua, EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta PPren abstentzioarekin.

Gaurko eztabaidan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gogor kritikatu dute jeltzaleek eta sozialistek PPrekin bat egin izana aurrekontuak eta zerga erreforma aurrera ateratzeko. Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak kritikatu du aurrekontu proiektua  "155.artikuluarenak ez ezik, Confebaskenak ere" badela. Iriarteren ustez, PPk "merke" jarri du kontuen negoziazioa, eta EAJk eta PSEk bat egin dute "politika kontserbadoreekin" eta argi utzi "gustura" daudela harekin bat eginda.

Elkarrekin Podemoseko Lander Martinezek bide beretik egin du salaketa. EAJri eta PSEri aurpegiratu die  PPren "menpe" egotea eta eskuineko alderdiari "inoizko botererik handiena" ematea.

Azpiazuk defenditu du aurrekontu orekatua dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna