Pilota

2018ko lau eta erdiko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Aurretik, irailean, Masterseko finala jokatuko da 3.000 eserlekuko pilotaleku berrian.

Nafarroa Arena pilotalekuko kantxa eta harmaila nagusia.
Nafarroa Arena pilotalekuko kantxa eta harmaila nagusia. BERRA

Imanol Magro Eizmendi -

2017ko abenduak 11

Nafarroa Arenako pilotalekuak baditu lehen datak: 2018ko Masterseko finala, irailean, eta lau eta erdiko txapelketakoa bertan jokatuko dira. 3.000 ikuslerentzako pilotalekuak hartuko duen lehen finala da.
Jakinekoa zen 2018ko finaletako bat Nafarroa Arenan jokatuko zela. Pilota enpresak eta Nafarroako Gobernuak negoziatzen hasiak zirela jakina zen, baina azken lanak faltak ziren pilotalekua ireki ahal izateko, eta lan horien kostua 2018ko aurrekontuetan onartuko zirela. Nafarroa Arenako lanak 2009an hasi ziren eta 2011z geroztik zain dago inauguratua izateko.        

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna