Albistea entzun

Katalunia

Puigdemont Bartzelonara itzuliko da lehendakari aukeratzen badute

Abenduaren 21eko bozetan herritarrek independentziaren nahiari eusten badiote, eta Espainiako Gobernuak elkarrizketari atea ixten jarraitzen badu, Espainiako sistema "kolapsatu" egingo dela ohartarazi du Generaliteko presidenteak.

Puigdemont, igandean, kanpainako ekitaldi batean bideo konferentziaz sartu zenean. /
Puigdemont, igandean, kanpainako ekitaldi batean bideo konferentziaz sartu zenean. / Toni Albir / EFE

Berria -

2017ko abenduak 12 18:24

Bruselan prentsaurrekoa eman du Junts por Catalunyako hautagaiak, eta argi esan du, ez dagoela beste planik: "Lehendakari inbestitzen banaute Generalitatean egongo naiz". Puigdemonten arabera, demokratek ez dute onartuko hauteskundeak "itxurazkoak" izatea, eta galdera egin du: "Zerk du indar gehiago, bozek edo 155aren eskuburdinek?".

Kanpainan dira Katalunian, eta asko dago jokoan. Puigdemontek argi du zein den irabazten ez duenak hartu beharreko jarrera: "Bozak galtzen dituenak Kataluniako Gobernu zilegiaren zerbitzura jarri beharko du". Modu berean, prozesu subiranistarekin lotutako auziak itxi egin behar direla nabarmendu du: "Hemen ez dago matxinadarik eta ezta konspiraziorik ere. Zergaitik ematen dizue hainbesteko beldurra politikak?".

Bozak irabazi ezean zer egingo duen ez du argitu, baina esan du, gustatuko litzaiokeela hauteskundeetarako Kataluniara itzultzea, besteak beste, botoa eman ahal izateko. "Baina, ez dago nire esku", gaineratu du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Zero COVID neurrien aurkako manifestariak, bart, Pekinen. ©MARK R. CRISTINO / EFE

Milaka lagun kalera irten dira Txinan, Zero COVID politiken aurkako protestetan

Paulo Ostolaza

Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean, Pekin hiriburuan. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak.

Gerald Darmanin Frantziak Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa —irudiaren erdian—, gaur, Noumean, bilkura batean ©@GDarmanin

Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian

Ander Perez Zala

Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari.

Peruko presidente Pedro Castillo (erdian), Ministroen Kontseilua berritu ostea, joan den ostiralean, Liman. ©EFE

Peruko Botere Judizialak Castillori eskatu dio estatuko erakundeak bilera batera dei ditzala, adostasuna lortzeko

Mikel O. Iribar

Gobernuaren eta Kongresuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken egunotan; ganberak ezezkoa eman dio presidentearen konfiantza mozioari, eta Ministroen Kontseilua berritu behar izan dute.

Irango emakumeen aldeko protesta, Istanbulen (Turkia), iragan larunbatean. ©EFE / Erdem Sahin

Iranek ez du NBErekin kooperatuko protestetako errepresioa ikertzeko

Maddi Iztueta Olano

NBEk misio independente bat sortu du mobilizazioen aurkako errepresioa ikertzeko. Mahsa Aminiren hilketaren aurkako manifestazioetan 300 lagundik gora hil dituzte, eta 15.000 herritar atxilotu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...