Albistea entzun

'Geroa Zugan'

Ikastolen elkarteak bat egin du 'Geure oinarrietatik' manifestuarekin

Konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko.

Ikastolen Elkarteko ordezkariak kanpainarekin bat egiten.Jose Luis Sukia, Idurre Maortua eta Koldo Tellitu; erdian, Martxelo Otamendi eta Iban Arregi.
Ikastolen Elkarteko ordezkariak kanpainarekin bat egiten.Jose Luis Sukia, Idurre Maortua eta Koldo Tellitu; erdian, Martxelo Otamendi eta Iban Arregi. Gorka Rubio / Argazki Press

Berria -

2017ko abenduak 16 18:28

Ikastolen Elkarteak bat egin du BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin, eta konpromisoa hartu du ikastolen eremuan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko. Ikastolen elkarteko eta BERRIA Taldeko ordezkariak elkartu dira, eta Koldo Tellitu elkarteko presidenteak jarri dio ahotsa euren konpromisoari.

Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA berri taldea osatu zuten. Hamabost urte betko ditu BERRIAk 2018an, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa Zugan kanpaina.

 

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Amaitu da Euskaraldia

Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean jarraitzeko deia egin dute

Edurne Begiristain

Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zergatik.

Eusko Legebiltzarreko indar politikoak, Euskaraldiari sostengua adierazten. ©BERRIA

Euskaraldian, alderdi politikoak, erdaldunago

Jon O. Urain - Gotzon Hermosilla

Euskaraldiak ez du ekarri alderdiek euskara gehiago erabiltzea Twitter bidez hedatzen dituzten mezuetan. Zenbaitetan, erabilera apaldu egin da kanpainak iraun duen bitartean

Angeluko La Barre hondartza artxiboan. ©Isabelle Miquelestorena

28 urteko surflari bat hil da Angelun

Oihana Teyseyre Koskarat

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu.

Donostiako osasun zentro bat. ©Maialen Andres/ Foku

Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna

Gotzon Hermosilla

Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.