Albistea entzun

ATHLETIC 0-0 REALA

Berdinketa triste bat

Bi taldeek izan dituzte gola egiteko aukerak, baina antzuak izan dira guztiak. Azkenean, puntu bana lortu dute Athleticek eta Realak derbian. Zuzenean kontatu dugu partida.

Berdinketa triste bat
Berdinketa triste bat

Jon Eskudero -

2017ko abenduak 16

Izan Athletic izan Reala ziren hiru puntuen premian, baina bietako inor asebete ezin dezakeen puntu soil batekin amaitu da euskal derbia, San Mamesen (0-0). Realak agindu du lehen zatian, ohiko joko estiloari eutsiz, talde zuri-gorria baino gehiago izan baita. Bigarren zatian, ordea, bestelako intentsitate eta erritmoarekin jokatu du Atheticek, eta ez du asko falta izan irabazi ahal izateko gola egiteko. Bi areatan, dena den, antzu aritu dira jokalariak, eta merezitako puntuarekin konformatu behar izan dute. Hala, sailkapen nagusian Athleticek baino bi puntu gehiagorekin jarraituko du taldeak. 

Lehen zatia Realarena izan da, nabarmen. Hasierako hamaikako onena atera ahal izan du Eusebiok, eta nagusi izan dira txuri-urdinak. Betiko joko estiloari eutsita, baloia oinetan izan dute, eta bi hegaletatik iritsi dira Herrerinen ate ingurura. Besteak beste, azken orduan Kepa deialditik kanpo geratuta, Herrerinek jokatu baitu. Ilarramendik eta Oiartzabalek izan dute gol aukera on bana 0-1ekoa egiteko, baina ez dute asmatu. 

Bigarren zatian, bestalde, jarrera aldaketa erakutsi du Athleticek. Kuko Zigandak lerroak elkartu ditu, eta atzean itota edukiarazi dute Reala zuri-gorriek. Nagusitasun handiko minutuak izan dituzte, baina ez dute asmatu hori emaitzan islatzen. Raul Garciak izan du gol aukera onena 52. Minutuan, baina Rullirekin egin du topo. De Marcosek ere kale egin du gero. Minutuek aurrera egin eta partida amaiera heldu ahala, Reala bere onera etortzen hasi da, eta Xabi Prietok gertu izan du gola bukaeran. Halere, Herrerinekin egin du topo. 

Gauzak hala, sailkapenean hemezortzi punturekin jarraituko du Athleticek, eta hogeirekin Realak. Txuri-urdinek Sevillaren aurka etxean jokatuko dute Gabonak aurreko azken partida, asteazkenean. Athleticek Betisen etxean itxiko du urtea, ostegunean. 

 

 

Zuzeneko kontakizuna

18:06
18:05

93. minutua. Amaitu da partida. Golik gabeko berdinketa San Mamesen, Athletic eta Realaren arteko derbian.

18:03

92. minutua. Minutu bakarra gelditzen da partida amaitzeko. 0-0 dago markagailua.

18:01

88. minutua. Xabi Prietok ongi errematatu du faltaz jaurtitako erdiraketa, eta Herrerinek ziurtasunez urrundu du.

18:00

88. minutua. Mikel Ricori txartel horia atera dio epaileak, Velari egin dion sarrerarengatik. Partiduko hirugarren txartela da, eta hirugarrena Athleticentzat.

17:58
17:57

84. minutua. Realaren bigarren aldaketa: Carlos Vela joko zelaira sartu da, Januzajen ordez.

17:50

78. minutua. Athleticek azken aldaketa egingo du: Cordoba zelairatu da Raul Garciaren ordez.

17:47
17:42

69. minutua. Realak ere aldaketa egin du. Mikel Oiartzabal kanpora atera du Eusebiok, eta Canales sartu da haren ordez.

17:41

69. minutua. Athleticen bigarren aldaketa, oraingoan ezustean. Min hartu duen Balentziagaren ordez zelairatu da Saborit.

17:40

68. minutua. Balentziagak min hartu du eta aldaketa eskatu dio Zigandari.

17:37

66. minutua. Aldaketa Athleticen: De Marcos kanpora, eta Iñaki Wlliams zelaira.

17:34

62. minutua. Januzajen jaurtiketa atearen alboko sarera. Realeko jokalariak ez du asmatu aldaratzean jaso duen baloia atera jaurtitzen.

17:29

56. minutua. Penaltia eskatu du Adurizek, erdiraketa errematatzera zihoanean falta egin diotelakoan. Ondoren, eskuarekin bultza egin dio Llorenteri aurpegian, eta epaileak txartel horiarekin zigortu du aurrelari txuri-gorria.

17:27

55. minutua. Kornerra errematatu du Adurizek, baina kanpora joan zaio.

17:26

54. minutua. Athleticen kontraerasoan aukera bikaina izan du De Marcosek. Arean barnerat da, baina berandutu ein da jaurtiketan eta De la Bellak kornerrera bidali du baloia.

17:24

51. minutua. Raul Garciak erremate zaila eta arriskutsua egin du, baina Rullik kornerrera bidali du.

17:18

Hasi da bigarren zatia San Mamesen. Taldeek ez dute aldaketarik egin hamaikakoetan.

17:07
17:03

Golik gabe amaitu da lehen zatia eta jokalariak aldageletara joan dira.

17:03

46. minutua. Athleticek aukera on bat izan du lehen zatia amaitu aurretik. San Josek jaurtiketa egin du area barnetik, korner baten ostean, baina atearen gainetik joan zaio.

16:58

2 minutu falta dira atsedenaldiako, eta inork ez du golik egitea lortu oraingoz.

16:54

37. minutua. Athleticen kontraerasoa abiatu du Herrerinek. Susaetari eman dio pase luzea, honek area barrura egin du eta jaurtiketa egitea lortu du, baina Realeko atzelari batean jo du baloiak.

16:45

28. minutua. Athleticen erantzuna. Mikel Ricoren jaurtiketa area barrutik. Ez zuen angelu handirik, eta gehiegi gurutzatu du.

16:44

27. minutua. Beste aukera bat Realarentzat. Balentziagaren huts baten ondoren, eskuin hegalean hasi du jokaldia, eta aldaratze batean, Illarramendik jaurtiketa egin du. Ez du atera jaurtitzen asmatu.

16:36

19. minutua. Partidako orain arteko gol aukerarik garbiena izan du Realak. Januzajek baloia gidatu du erdialdetik eta Oiartzabali utzi dio ezkerraldean, areatik gertu. Honek gehiegi gurutzatu du jaurtiketa.

16:34
16:27

11. minutua. Athletic eskuin hegaletik saiatzen ari da. Bi erdiraketa egin ditu elkarren segidan baina ez du arriskurik sortzea lortu.

16:24

8. minutua. Bi taldeak baloiaren jabetza nork eskuratuko lehian ari dira. Ez da bietako inor nagusitzen oraingoz.

16:14

Aitzol Atutxa aikolari dimoztarrak egingo du ohorezko sakea, Euskal Herriko aizkora txapelketan lortu dituen azken lau txapel jarraiengatik.

Atutxak sare sozialetan adierazi du uneak harentzat duen garrantzia.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

15:57
15:56

Minutu gutxi barru hasiko da Athleticen eta Realaren arteko derbia. Hauexe izango dira bi taldeetako hamaikakoak:

Athletic: Herrerin; De Marcos, Nuñez, Laporte, Balentziaga; San Jose, Rico; Lekue, Raul Garcia, Susaeta; eta Aduriz

Reala: Rulli; Odriozola, Diego Llorente, Iñigo Martinez, De la Bella; Prieto, Zurutuza, Illarramendi; Januzaj, Willian Jose eta Oiartzabal

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urrezko aro berria

Lur Gil

Lesakako Beti Gazte sokatira taldea gorenera iritsi da. Lehen aldiz eman dio euskal selekzioari urrezko domina bat Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketan, eta, gainera, lehenengo aldiz izan da munduko txapeldun maila mistoan, lur gainean eta goma gainean.
Maria Iantzi eta Karmelo Mitxelena Beti Gazteko tiratzaileak, Lesakako plazan, Ipar Irlandatik ekarritako sariekin. ©LUR GIL
 ©JON URBE / FOKU

«Denboraldian izan ez dugun konfiantza daukagu orain»

Julen Etxeberria

Bidasoa Sporting Lisboaren aurka ariko da gaur Artalekun, Europako Ligako final-zortzirenetako joanekoan (20:45, ETB4). Gorka Nietok esan du «bete-betean» aritu behar dutela, «gauzak ondo edo gaizki joan».
Txirrindulari bat Okabe mendiaren gailurrean. Iratiko basoaren behatoki ezin hobea da. ©IVAN RUIZ

Iratiko mendietan zehar, basoari so

Ivan Ruiz

Besteak beste, Okabe mendira igoko gara mendi bizikletarako ibilbide honetan, eta baso handi horren ikuspegirak ederrenez gozatuko dugu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.