Albistea entzun

Bertsolari txapelketa nagusia

Maialen Lujanbio da 2017ko txapelduna

Bigarren aldiz irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bigarren Aitor Mendiluze izan da. Atzetik sailkatu dira Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre, hurrenez hurren.

Aritz Loiola / Argazki Press

Oihana Elduaien Uranga -

2017ko abenduak 18 15:02

Giro beroa izan zen BECen lehen unetik. Ikusleek txalo zaparrada itzelarekin hartu zituzten zortzi finalistak, oholtzarako bidean. Ordena hau egokitu zitzaien: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Maialen Lujanbio, Unai Agirre, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. Denak, barruan zuten onena emateko prest. Jendea, berriz, bertso festan murgiltzeko gogoz, eta, faboritoez galdetuta, erantzunak denetarik: Arzallus, Lujanbio, Gaztelumendi...

Goizean, kartzelako lanarekin jo zuen goia giroak. "Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak"; kartzelako gai hori eman zieten bertsolariei. Elortza izan zen abesten lehena, eta Sarriegi bigarrena.

Gaixo baten rolean jarri zen bizkaitarra, eta ezin hobeto azaldu zuen diagnostikoa jaso ondoren gaixoa etxera datorrenean sor daitekeen ezinegona: "Nahiz ta bakoitzak bere baitara / badaukan nahiko esamez / isili-isilik jezarri gara / elkarri dena esanez". Sarriegik, berriz, gelara sartzen den irakaslearen papera aukeratu zuen, eta baita txalo zaparrada ederra jaso ere.

Dena den, Lujanbioren saioak hunkitu zituen guztiak. Heroinak harrapatuta handiak egin eta etxetik alde egitera iritsi zen baten rola hartu zuen. Deskribapen gaitasunarekin, gabon gaueko afarian ikusi dute beren burua entzuleek. Honela laburbildu zuten goiza Miren Garate eta Gorka Azkaratek:

Arratsaldean, eta buruz burukora nor igaroko zen jakin zain, banakako gaiak ahalik eta ondoen garatzen ahalgindu ziren bertsolariak. Guraso izatea egokitu zitzaien Lujanbio, Arzallus, Gaztelumendi eta Agirreri.

Ondoren jakin ziren bi finalisten izenak, eta honela erreakzionatu zuten ikusleek:

Izerdia. Horixe izan zen buruz burukorako hitza, eta halaxe jarri zituzten Lujanbio eta Mendiluze aurrez aurrekoan. Bederatziko txikian ekin zioten gaiari, eta baita ederki burutu lanak ere. Berdin kartzelako gaiarekin ere.

Saioa amaituta, lehiakideak zutik txaloka eta baita BECen bildutako ikusleak ere. 19:30ak zirela eman zuten txapeldunaren izena: Maialen Lujanbio, 1.756 punturekin. Hortxe lehertu zen aretoa.

Txapela jantzita eta giroa baretuta, balorazioen unea heldu zen. Finalaren osteko prentsaurrekoan, egindako lanarekin gustura agertu ziren bertsolariak. Malkotan atera zaie denbora guztiko tentsioa. Pozezko besarkadak izan ziren.

 

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Eñaut Zubizarreta musikaria, atzo, Ahotsenea gunean. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bat, bi, bat, bi, hiru, lau

Iñigo Astiz

Murrizketekin ere, aurten Durangoko Azokako guneek berreskuratu egin dituzte beren programak, eta, murrizketak murrizketa, poza azaldu dute arduradunek, berriz ere jendeari aurrez aurreko saioak eskaini ahal izateagatik.

Ibai Aizpuruari beka emateko agerraldia. Ezker eskuin, Nerea Mujika, Ima Garrastatxu, Aizpurua eta Lorea Arakistain. ©Durangoko Azoka

‘Barraka’ euskarazko abentura bideo jokoak irabazi du Durangoko Azokako laugarren sormen beka

Ainhoa Sarasola

Ibai Aizpurua diseinatzaile eta programatzaile irundarrak eskuratu du 15.000 euroko laguntza, urtebeteko epean bere proiektua garatzeko. Heldu den urteko azokan aurkeztuko du emaitza.

 ©LARA MADINABEITIA / BERRIA

«Sortzailea hari honetan alderik makalena da, maiz zaintzen ez dena»

Andoni Imaz

Lagunak dira Morales eta Landabaso; biak Bilbotik etorri dira Durangora. Morales saltzera etorri zen lehenengoz, eta Landabaso, umea zela. Urte osoan erosten ez dituzten bitxikerien bila etortzen dira gaur egun.

Maia Iribarne eta Paxkal Irigoien musikariak eta <em>Bañolet</em> websailaren egileak, atzo, Durangoko 56. Azokan. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Heldu bilakatzearen konkista

Itziar Ugarte Irizar

Maia Iribarnek eta Paxkal Irigoienek 'Bañolet' websailaren aurrerapena aurkeztu dute, iaz sormen beka irabazi ondotik. Bederatzi kantuko diskoa ere kaleratu dute: 'Bañolet kantuz'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.