EUSKARA

Euskararen egoerari buruzko adierazleak webgune batean bildu dituzte

Euskararen Adierazle Sistema osatu dute Euskal Herri osoko erakundeek. Euskararen egoerari buruzko 33 adierazle bildu dituzte, eta osatuz joango dira.

Euskararen Adierazle Sistema aurkezteko ekitaldia, gaur, Donostian. /
Euskararen Adierazle Sistema aurkezteko ekitaldia, gaur, Donostian. / Jon Urbe/Argazki Press

Garikoitz Goikoetxea -

2017ko abenduak 20

Uztailean lankidetza hitzarmena osatu zuten Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak. Elkarlanean hainbat proiektu egitea erabaki zuten, eta horietako bat prest dago jadanik: Euskararen Adierazle Sistema. Hiru erakunde horiekin batera, egitasmoan parte hartu dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioek ere.

Euskararen egoerari buruzko aldagaiak bildu dituzte webgune batean, Euskal Herri osoa aintzat hartuta —aldagai guztietan ez, batzuetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak soilik baitaude—.

Euskarari buruzko hainbat ikerketatako informazioa jarri dute eskura: inkesta soziolinguistikoa, mapa soziolinguistikoa, Arrue txostena, kaleko erabileraren neurketa... Nabarmendu dute proiektuak "izaera dinamikoa" duela, eta osatuz joango direla. Bidenabar, azaldu dute "tresna oso baliagarria" izango dela euskararen egoerari buruzko informazioa emateko eta harekin lan egiteko.

Hemen ikus daiteke webgunea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna