Independentzia deklaratu zutenek gehiengo osoa izango dute Parlamentuan

Ines Arrimadas izan da presidentegai bozkatuena, Ciutadans garaipen historiko batera eramanez. Ezingo du, ordea, gobernua osatu unionistak gehiengotik urrun direlako. Independentistek bi milioi boto baino gehiago eskuratu dituzte. JPCek hegemoniari eusten dio alderdi independentisten artean, eta ERC hirugarren indarra da. PP hondoratu egin da.

Carles Puigdemont Bruselan, emaitzak jarraitzen. /
Carles Puigdemont Bruselan, emaitzak jarraitzen. / STEPHANIE LECOCQ/EFE

Berria -

2017ko abenduak 21

* Emaitzak: Ciutadans 37, JPC 34, ERC 32, PSC 17, CeC 8, CUP 4 eta PP 3. Puigdemont: "Kataluniako Errepublikak 155aren monarkiari irabazi dio".

* Alderdi independentistek bi milioi boto baino gehiago eskuratu dituzte, duela bi urte jaso zituztenak baino gehiago. PPk soilik Bartzelonan lortu du ordezkaritza.

* Parte hartzea 2015ean baino txikiagoa zen eguerdian, baina arratsalderako nabarmen igo da eta %81,95era iritsi da.

* Urtarrilaren 23rako osatu beharko dute Parlamentua gaur hautatuak diren diputatuek. 155. artikulua legez Generalitate berria osatu arte egongo da indarrean.

Zuzeneko kontakizuna

00:29

Independentisten garaipena izango da BERRIAren ostiraleko azaleko protagonista; barruan, berriz, emaitzak, kronikak eta erreakzioak luze eta zabal.

00:09

Puigdemont: "Independentismoak bozak irabazi ditu hautagaiak erbestean eta preso eduki arren, eta unionistek bitarteko guztiak euren esku izan arren. Hauteskunde hauek unionistek irabaz zitzaten prestattu zituzten, baina independentismoak irabazi ditu. 78 dira erreferendum bat eskatzen duten diputatuak".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

00:06

Puigdemont: "Emaitzak eskuetan zuzenketa bat behar da, Espainiako Gobernuatik hasita. Demorazia eta gobernu zilegia berrezarri behar dute, presoak askatu behar dituzte eta gobernu zilegiak Generalitatera itzuli behar du, etxera. Rajoyren irtenbideak huts egin du, eta independentismoak eserleku bat gehiago eskuratu du".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

00:02

"Kataluniako errepublikak 155ko monarkia garaitu du"

Carles Puigdemont (Junts per Catalunya): "Kataluniako presidente gisa herritarrak zoriondu nahi ditut erakutsi duten hiritartasunagatik eta parte hartze handiagatik. Gaurko emaitza ez dago eztabaidatzerik, eta albiste bat eman nahi diot munduari, Kataluniako errepublikak 155ko monarkia garaitu du, eta Espainiako estatuak galdu egin du".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:54

"155ak ez du ezertarako balio izan"

EAJk prentsa ohar bitartez egin du Kataluniako bozen balorazioa, eta ohartarazi du 155ak ez duela "ezertarako" balio izan eta oraindik ere elkarrizketa eta negoziazioa direla bide bakarra. "Soilik elkarrizketa bidez aurkituko du Kataluniako herriak testuinguru politiko eta juridiko erosoa".

Komunikatuan kritikatu du bozen helburua zela "gehiengo isila" mugiaraztea unionismoa boterera hel zedin, eta ez dutela lortu.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:49

Bat gehiago Ciutadansentzat PPren kaltetan; Tarragonako eserlekua galdu dute popularrek.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:47

Arrimadas: "Bartzelonan, Hospitalet, Lleida, Tarragona... guztietan irabazi dugu. Kataluniako herritarren gehiengoa katalana, espainiarra eta europarra sentitzen da eta hala izaten jarraituko du batasunaren eta elkarbizitzaren alde bozkatu dugulako".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:44

"Lehen aldiz Katalunian alderdi konstituzionalista batek irabazi ditu bozak"

Ines Arrimadas (Ciutadans): "Lehen aldiz Katalunian alderdi konstituzionalista batek irabazi ditu bozak eta Ciudadanos izan da. Milioi bat herritarrek hartu dute boto-paper laranja, guregan jarri dute konfidantza".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:41

Rovira: "Rajoy jauna erretiratu 155a, askatu preso politikoa eta utzi etxera itzultzen erbestean daudenei, eta eseri zaitez negoziazio mahaian. ERCk lanean jarraituko du herritarren mandatu demokratikoaren alde, aukera berdintasunaren alde. Urriaren 1eko mandatu demokratikoa berreskuratu dugu".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:39

"Gaur gauean indepentismoak berriz irabazi du"

Marta Rovira (ERC): "Garaipen hau preso daudenei eta erbestean daudenei esker lortu dugu, baina batez ere errepublikaren alde bozkatu dutenei esker. Herritarrek askatasunaren alde bozkatu dute, eta erbestean daudenak itzultzearen alde. 2015ean baino boto gehiago lortu ditugu independentistok, nahiz eta asko hori ezinezkoa zela esan. Gaur gauean indepentismoak berriz irabazi ditu bozak, eta Rajoy jaunak galdu ditu".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:35

Ciutadansek bozak irabazi arren, unionistek En Comuren babesarekin ere 65 boto lituzkete, eta beraz Arrimadasek ez lituzke nahikoa babes izango presidente aukeratua izateko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:32

"Puigdemontek 34 eserleku; Rajoyk lau"

Elsa Artadi (Junts per Catalunya): "Puigdemontek 34 eserleku; Rajoyk 4. Independentismoaren garaipena denon garaipena da, baita ERCkoena eta CUPena ere. Gaur gauekoa, 155aren porrota da"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:30

Laster hasiko da Junts per Catalunyakoen balorazioa. Bitartean jaia nagusi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:27

"Emaitzek oposizioan kokatzen gaituzte"

Xavier Domenech (En Comu Podem): "Hauteskunde hauek zilegiak diren bezala horien emaitza onartu beharrean gaude, eta horiek oposizioan kokatzen gaituzte. Hauek ez dira guk nahi eta espero genituen emaitzak, ezkerrekoa den herri batean eskuinak gehiengoak batzen dituelako".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:23

"Emaitzak hobetu ditugun arren, ez da nahikoa"

Miquel Iceta (PSC): "Emaitzak hobetu ditugun arren, ez da nahikoa. Ez dgu lortu gehiengo alternatibo bat zuzentzea. Jarraituko dugu Espainiako eta Kataluniako gobernuei eskatze hitz egin dezatela legea betez. Argi geratu da aldebakarreko urratsak egitea ez dela bidea".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:21

"Gehiengo errepublikanoa izango da nagusi Parlamentuan"

Carles Riera (CUP): "Gure helburuak ziren gehiengo errepublikanoa, ezkerreko gehiengoa eta CUPek emaitza onak lortzea; horietatik bat lortu dugu, izan ere gehiengo errepublikanoa izango da nagusi Parlamentuan".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:17
23:16
23:13

Albiol: "Gaur porrot egin dute boz baliagarriaren alde egin dutenek. Konstituzionalistak ez gara gai izan indepentismoaren alternatiba eraikitzeko gai izan ez garelako. Batzuk poztuko dira bost minutuz garaipena lortu dutelako, baina horrek ez ditu gehiengoak aldatuko".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:12

"Bozetako emaitza oso txarra izan da"

Xavier Garcia Albiol (PP): "Boz hauetako emaitza oso txarra izan da eta ezin gara harro sentitu. Txarrak izan dira batez ere, Kataluniaren etorkizunerako. Egun hauetan guztietan saiatu gara azaltzen zer ondorio izan zitzakeen independentisten garaipenak, baina herritarrek bestela ulertu dute".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

23:00

Puigdemontek Bruselatik jarraitu du eguna, kontseilariekin eta ehun kazetari ingururekin batera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:56

Talde mistoa

Ez da ahaztu behar Parlamentuan taldea izan ahal izateko bost diputatutik gora behar duela alderdi batek. Horiek hala, eta kontuan izanik PPk eta CUPek launa dituztela, talde mistoa osatu beharko lukete, araudiaren arabera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:54

Alcoberro: "Horregatik eskatzen dugu preso politikoak aska ditzatela eta erbestean dauden Generalitateko kideei askatasunez itzultzea utz diezaietela. Ez dezagula ahaztu 155a ezarri duen alderdiak ia ez duela ordezkaritzarik Parlamentuan".

22:51

"Independentziak hauteskundeak irabazi ditu"

Agusti Alcoberro (ANC): "Inoizko parte hartze handienarekin eta inork irudikatu ezin zuen testuinguru batean, presidentea erbestean eta alderdietako kideak espetxean daudela, independentismoak bozak irabazi ditu. Beraz, Kataluniako herritarren 155a indargabetu dute eta urriaren 1eko erreferendumean bozkatutako errepublika berretsi"

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:45

Mugimenduek jarraitzen dute eserlekuetan. Oraingoan PSC izan da bat galdu duena Junts per Catalunyaren mesedetan. Hala, 34rekin izango litzateke Puigdemonten zerrenda, eta bi gehiagorekin Arrimadasena.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:38

Eserleku bat galdu du Junts per Catalunyak Ciutadansen mesedetan, 36 ditu orain alderdi laranjak; botoetan ere aldean goruntz jarraitzen du.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:35

En Comu Podemek ere behera, hiru gutxiagorekin geratuko da botoen %73 zenbatuta.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:31

Garesti ordaindu du CUPek alderdi independentistak zerrenda bateratuan aurkeztu ez izana, izan ere sei diputatu galduko lituzkete aurreko legealdiarekin alderatuta. Uneotan bilduta dago alderdiko zuzendaritza eta amatutakoan agerraldia egitea espero da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:27

Juan Igancio Zoido Barne ministroak eskerrak eman dizkie mossoei, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari hauteskundeak "normaltasunez" egin ahal izatea ahalbidetzeagatik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:24

Honela legoke uneotan eserlekuen banaketa eskualdeka:

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:21

Ciutadans nagusi kostaldeko herrietan —orotara 126 herritan irabazi du orain artean— eta Junts per Catalunya barrukaldean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:18

Eserlekuei bere horretan eusten ari diren arren, botoetan aldea handituz doa Ciutadans eta Junts per Catalunyaren artean. Botoen %62 zenbatuta 90.000 botoko aldea ateratzen diete Arrimadasenek bigarrenei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:12

Espainiako Gobernuak bihar egingo duen Ministroen Kontseiluan aztertuko ditu gaurko emaitzak. Bileran izango da Espainiako gobernuburua ere.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:10

Boton erdia zenbatuta, Bartzelonan eta Tarragonan Ciutadans irabazle; Girona eta Lleidako eskualdeetan, berriz, Junts per Catalunya nagusi.

Kataluniari dagokionez aurretik jarraitzen du Arrimadasen zerrendak Junts per Catalunyak baino 70.000 boto gehiagorekin eta 35 eserlekurekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:07

Eserleku bat kendu dio C's-ek CUP-i, botoen %49,2 zenbatuta. Une honetan C's-ek 35 ditu, JuntsxCat-ek 34, eta ERC-k 32. Indar independentistek gehiengo osoa lukete, 70 eserlekurekin

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

22:05

Jon Olano, ERCren egoitzatik zuzenean 22:00etan: "Agian hurrengo bideo iruzkina JPCren egoitzatik egin beharko dugu".

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

22:00

Alderdi Popularrak ere garesti ordainduko du azken hilabeteetan izandako jarrera, eta 11 eserleku izatetik hiru izatera igaroko litzateke. Katalunian orain arte lortutako emaitzarik okerrenak lirateke.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:59

Subiranisten artean CUP da galera handiena izango lukeena, egungo hamar diputatuetatik bostera igaroko litzateke.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:58

Uneotako datuak kontuan hartuta, independentistek eutsi egingo liokete gehiengo osoari 72 eserlekurekin, eta botoetan ere antzera %48 ingururekin.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:54

Junts per Catalunyak aurrea hartu die Arrimadasenei eta 35 eserleku eskuratu ditu; Ciutadansek, aldiz, bat galdu du PPren mesedetan eta 34rekin geratu da.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:47

Lleidan doa aurreratuen kontaketa. %33ra heldu dira eta Junts per Catalunya doa aurretik sei eserlekurekin eta ERC legoke bigarren bat gutxiagorekin. Botoetan, ordea, 3.000 boto inguruko aldea ateratzen dio lehenak bigarrenari.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:43

Bruselan, Carles Puigdemont presidentea eta kontseilariak ere emaitzen jarraipena egiten ari dira.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:39

Adierazgarria zer irudi geratzen den emaitzak Kataluniako mapan irudikatuz gero.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:36

Katalunia osoko datuak kontuan harturik eta botoen %15 pasatxo zenbatuta, inkestek ez dute asmatu, izan ere Ciutadans eta Junts per Catalunya berdinduta leudeke 35na diputaturekin, eta ERC hirugarren geratuko litzateke 31 eserlekurekin.

Botoetan, berriz, 10.000 botoko aldea dago lehen bien artean, eta aldea handituz doa.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:34

Aurrekoetan ez bezala, Tarragonan ERC eta Ciutadansen artekoa da lehia eta berdinduta daude biak, botoen %18 zenbatu dituztenean.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:33

Lleidan oso berdiduta daude ERC eta Junts per Catalunya bost diputatu lituzke lehenak eta sei bigarrenak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:30

Gironan %15 zenbatu dute eta Junts per Catalunya da nagusi.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:29

Bartzelonan botoen %10 inguru zenbatuta, Ciutadans aurretik.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:26
21:24
21:23

Botoen %6,3 zenbatuta Junts per Catalunya litzateke lehen indarra 35 diputaturekin, eta Ciutadans bigarren 34rekin.

21:18

Lleidan eta Gironan botoen %10 inguru zenbatu dute dagoeneko eta bietan ere Junts per Catalunya doa aurretik; Tarragonan, berriz, botoen %7 zenbatu dute ERCren parean doa Puigdemonten zerrenda.

Bartzelona, aldiz, Ciutadans da nagusi, orain arteko zenbaketen arabera.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:15

155.ak indarrean jarraituko du

Gaur hauteskundeak egin arren, 155ak indarrean jarraituko du bozen bidez aukeratutako Parlamentu berriak presidentea aukeratu eta hark Generalitatea osatzen duen arte. Bitartean, Madrildik hartuko dituzte erabakiak. Era horretan adostu zuten Ministroen Kontseiluan.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:11

Botoen %3,48 zenbatu dute oraingoz; motel doa kontaketa. Parte hartze ofizialaren daturik ez dute oraindik eman.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

21:07

Zuzeneko lekukoak

Jon Olano BERRIAko kazetaria ERCren egoitzan da eta zuzenean egin du handik hauteskunde gaueko bigarren bideo iruzkina (jarraian), 21:00etan. Hurrengoa, 22:00etan egingo du. Igor Susaeta BERRIAko kazetariak Ciutadansen egoitzatik jarraituko du hauteskunde gaua.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

20:43

Parte hartzearen datu ofizialen zain, alderdietako ordezkariak gustora hura handia izango delakoan, eta horrek guztiei egingo dielako mesede.

Nabarmentzekoa arratsaldeko 18:00etarako parte hartzeak gora egin duela 2015eko bozetakoa gaindituz.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:41

Bartzelonan ez ezik, Madrilen ere gertutik ari dira bozak jarraitzen. Espainiako gobernuburu Mariano Rajoy PPren Genova kaleko egoitzara iritsi berri da, emaitzak jarraitzeko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:38

Artur Mas: "Orduan eta parte hartze handiagoa hobe. Horrelako parte hartzearekin gehiengo independentista lortzen bada, inork ezin izango du errealitate hori ukatu".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:34

Junts per Catalunyako kanpainaburu Elsa Artadi baikor agertu da kazetarien aurrean eta iragarri du 155.a "hautestontzietan" hilko dela. "Seguru gaude katalanek zigortu egingo dutela Mariano Rajoyren esku hartzea eta bere legez kontrako bere erabakiak".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:21

TV3ek argitaratutako inkestetan oinarrituz egindako aurreikuspenak parekatu egiten ditu ERC eta Ciutadans, eta kolokan jartzen independentisten gehiengoa.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:10

Emaitza ofizialak jakin zain ANCkoek ekitaldia antolatu dute independentisten balizko garaipena ospatzeko. Gehiengo osoa eskuratuko balute bertara joatekoak dira ERC, CUP eta Junts per Catalunyako ordezkariak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:08

Aipatu zundaketaren arabera, Ines Arrimadasen alderdiak 34 eta 37 diputatu artean eskuratuko lituzkete —25 zituen orain arte—; ERC litzateke bigarren indarra 34 eta 36 eserleku artean eskuratuta.

Blokeka, berriz, independentistek 67 eta 71 diputatu artean izango lituzkete —68 behar dituzte gehiengo osoa eskuratzeako—.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:04

La Vanguardia egunkariaren arabera, Ciutadans izango litzateke alderdi bozkatuena, baina alderdi independentistek gehiengo osoari eutsiko liokete.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

20:01

Hautes eskoletako ateak itxi dituzte. Hemendik aurrera hasiko dira botoak zenbatzen, eta 23:00ak alderako espero dira emaitzak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:54

Bozkatzera joan da Gerard Pique Bartzelonako jokalaria ere eta emaitzak errespetatzen eskatu die bi aldeei.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:49

Hautestontziak oraindik itxi ez dituzten arren, diputatu batzuek utzi dituzte dagoeneko Parlamentuko beren bulegoak. Horietako bat da Albano Dante Fachin. Azken hori ez da aurkeztu bozetara.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:43

Iluntzeko 20:00etan itxiko dituzte hautestontziak, baina litekeena da zenbaitetan itxiera atzeratzea azken orduan joandako jendeak bozkatu ahal izateko.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:31

Kataluniako bozen emaitza edozein dela ere Europako Parlamentuak ez du baloraziorik egingo, gutxienez urtarrilaren 3a arte, orduan itzuliko baitira lanera eurodiputatuak.

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:29

Independentsitak bozkatzera deitu ditu Junquerasek. "Gutxi geratzen da demokratak direnak ez direnetatik desberdindu ahal izateko. Demokrazia hautestontziekin defendatzen dutenetatik indarrez egiten dutenetara".

Arantxa Elizegi Egilegor

Arantxa Elizegi Egilegor

19:04

Iruzur salaketak ere ein dituzte sare sozialetan. Esate baterako, Gava herrian hutsik behar luketen gutunazaletan Ciutadansen botopaperak zeudela ohartarazi dute.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:11

Parte-hartzea sei puntutan igo da Katalunian arratsaldean, eta lurralde guztietan egin du. Batik bat, Bartzelonan eta Tarragonan igo da: bosna puntu.

Jon O. Urain

Jon O. Urain

18:03

Parte-hartzea arratsaldean, 2015ekoaren gainetik

Goizean ez bezala, parte-hartzea igo egin da arratsaldean 2015eko bozekin alderatuta. Zehazki, %69,54koa zen arratsaldeko 17:00etarako, duela bi urte baino 6,42 puntu handiagoa. Informazio gehiago, hemen.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:53

"117 escrache", Guardia Zibilaren kontra

Guardia Zibilak 117 escrache zenbatu ditu bere polizien kontra Katalunian irailetik azarora. Horietatik gehienak koartelen aurrean izan direla dio, baina ostatu hartu duten hoteletan eta kanpinetan ere izan direla dio. Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari igorritako txostenaren eransin batean jaso ditu Guardia Zibilak. Hala banatu dituzte: Bartzelonan 61 escrache; Tarragonan, 26; Lleidan, 17; eta Gironan, hamahiru.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:42

Oriol Junqueras Kataluniako presidenteordeak Estremerako espetxetik bere burua eskaini du "gobernu indartsu eta eraginkor bat" osatzeko.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

17:35

Gaurko bozetan aukeratzen dituzten diputatuek urtarrilaren 23ra arteko epea izango dute Parlamentua osatzeko.

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

16:36

Probintziaka, Bartzelonan 0,1 egin du behera parte hartzeak, eta Tarragonan, berriz, 0,4. Lleidan, 0,7 hazi da. Gironan izan da 2015ekiko alderik handiena; %3 murriztu da (irakurri gehiago).

Jon O. Urain

Jon O. Urain

16:00

Diadak, Guardia Zibilaren jomugan

Kataluniako prozesu independentista ikertzen ari da Guardia Zibila, eta ikerketa horretan 2013tik Bartzelonan egin diren Diada eguneko ekitaldiak aintzat hartzeko eskatu dio Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileari (gehiago irakurri).

Jon Ordoñez

Jon Ordoñez

13:25

Hautagaiek bozkatzera deitu dituzte herritarrak goizeko adierazpenetan

Parte hartzea erabakigarria izango da iragarpenen arabera, hautagaitza independentistek edo unionistek parlamentuan gehiengoa izan dezaten. Horregatik, herritarrei botoa emateko deia egin dute hautagaiek goizean zabaldu dituzten mezuetan.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:22
12:58
12:16
12:15

Carles Puigdemotek Laura Sancho gazteari eskertu dio sinbolikoki haren izenean boza emateko bere burua eskaini izana. Sanchok lehenengoz bozkatu du gaur.

"Gaur egun oso garrantzitsua da, ez gaurko Kataluniarentzat, baizik eta etorkizuneko Kataluniarentzat. Eta zure etorkizunak itxaropen hori irudikatzen du. Herritarren Errepublikak 155aren monarkia erretiratzeko unea da", adierazi du.

12:07

Omniumeko presidenteorde Marcel Maurik Dalt la Vila gizarte etxean (Badalona) bozkatu du. Huateskunde hauetan "dena" jokoan dagoela nabarmendu du Omniumek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:05

Agusti Alcoberro ANCko presidenteordeak eman du botoa. Bogatell eskolan bozkatu du, urriaren 1ean bozkatu zuen hautesleku berean. "Oroitzapen asko" ekarri dizkio toki horrek.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:20

Junqueras zigortu dute bost egun ziegatik irten gabe

RAC1 Kataluniako irratiari elkarrizketa emateagatik, Oriol Junqueras zigortzea erabaki du Estremera espetxeko zuzedaritzak. Ezin izango da ziegatik irten bost egunez.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:15

Oriol Junquerasek hauteskunde egunari lotutako mezua bidali du Estremerako epetxetik, Twitter bidez. Emazteari mintzatu zaio, publikoki: "Neus maitea, gaur zurekin eta haurrekin egon nahiko nuke inoiz baino arrazoi gehigorekin. Kasualitateak nahi izan du gaur lau urte betetzea elkarrekin ezkondu ginela, lau urte bizi, baina lau urte zoriontsu. Sinetsita nago hemendik gutxira irtengo naizela eta hirurok besarkatu ahalko zaituztedala. Maite zaituztet!".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:49

Carles Riera CUPeko zerrendaburuak ere eman du botoa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:13
10:10

Carles Puigdemontek gaurko hauteskundeetan indar erakustaldia egitera deitu ditu herritarrak. "Garaiezina den herri baten indarra erakutsiko dugu gaur. Urriaren 1eko izpirituak gida gaitzala beti", adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:07
10:06

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna