Konponbideari begira

Berhokoirigoin: "Ez dugu elementurik gure esperantzak dudan emateko"

Parisko mobilizazioaren balorazio "baikorra" egin dute Bakegileek Baionan: "helburuak bete dira". Heldu den astean bilkura eginen dute Frantziako Justizia ministerioan. Urtarrilaren 13ko Bilboko manifestazioan parte hartzera dei egin dute.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Baionan, Jon Kepa Paroten askatasuna eskatzeko
Elkarretaratzea egin zuten atzo Baionan, Jon Kepa Paroten askatasuna eskatzeko Bob Edme

Ekhi Erremundegi Beloki -

2017ko abenduak 22

Abenduaren 9ko Parisko mobilizazioa "erreusitua" izan zen Mixel Berhokoirigoin bakegilearem iritziz. Agerraldia egin du gaur, Anaiz Funosas Bake Bideako presidentea, eta Joseba Azkarraga eta Inaxio Oiartzabal Sareko arduradunekin batera. "Euskal Herria Parisen zen, ahalik eta aniztasun zabalenean, eta Parisko eragileak ere bai", adierazi du; "orain urratsak behar ditugu". Heldu den astea eginen dute bilkura Frantziako Justizia ministerioan -abenduaren 27an seguruenik-, eta azpimarratu dute, Parisekoak utzitako argazkiarekin joanen direla bertara.

Kezka ere agertu dute, Jon Kepa Paroten baldintzapeko askatasun eskaeraren auzian prokuradoreak erakutsitako jarrerarekin. "Lotsagarritzat" jo ditu bere hitzak Funosasek. "Errespetu falta ikaragarria da Euskal Herrian egiten ari denarekiko; onartezina da". Adierazten duen perspektiba "iluna baino ilunagoa" delako, lehentasun gisa ezarri dute ministerio publikoaren jarrera aldatzea, bereziki, terrorismoaren aurkako ministerio publikoarena.

Argi erran du Berhokoirigoienek, ez dute "baikortasuna bortxatu nahi", baina, azpimarratu du gaur egun ez dutela elementurik beren "esperantza dudan ezartzeko". Funosasen hitzetan, abenduaren 9koak markatutako "tonu eta edukiarekin" joanen dira Justizia ministerioko bilkurara, ohiko ordezkaritza: Mixel Tubiana LDHko ohorezko presidentea, Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria, Vincent Bru Martxaneko diputatua, Anaiz Funosas Bake Bideako presidentea eta Mixel Berhokoirigoin bakegilea.

Joseba Azkarragak Bake Bideen lana zoriondu du Sareren izenean, Hego Euskal Herrian ere aniztasun politiko bera batzeko lanean ari direla azalduta. Urtarrilaren 13an Bilboko karrikak betetzera dei egin du, euskal presoen gaia konpontzeko urratsak eskatuz. Bakegileek ere mobilizazioan parte hartzera dei egin dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna