Rajoy: "Aldaketa nahi genuenok ez dugu lortu nahi genuena"

Espainiako presidenteak ohartarazi du legea errespetatu beharko duela Kataluniako Gobernu berriak. Elkarrizketarako prest agertu da, betiere Konstituzioa errespetatuz.

Mariano Rajoy Espainiako presidentea. MARISCAL / EFE
ander perez zala
2017ko abenduaren 22a
14:37
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak alderdiei dei egin die Kataluniak "behar" dituen irtenbideak aurkitzeko. Uste du inork ezin duela katalan "guztien" izenean hitz egin, atzoko bozetan "argi" geratu delako Katalunia "plurala" dela.

Konstituzioaren erreformari buruz, adierazi du atzoko hauteskundeek ez dutela "egoera" aldatzen. "Espainiaren batasuna hautsiko duen erreforma bat egin nahi bada, ez dute nire babesa izango", ohartarazi die gainontzeko alderdiei.

Espainiako oposizioko alderdi nagusiak ere baloratu ditu atzoko emaitzak. PSOEren idazkari nagusi Pedro Sanchezek uste du independentismoa "garaitzeko" aukera dagoela, soilik proiektu "ezkertiar eta konstituzionalista" batekin.

"Ezkerreko oposizioa egingo du gaurtik aurrera PSCk, agenda soziala lehentasun izanik, hain justu, independentistek alde batera utzi dutena", ziurtatu du atzoko emaitzak aztertzerakoan. Sanchezen ustetan, irtenbidea "Espainiako Konstituziotik eta Kataluniako Autonomia Estatututik" irtengo da.

Hauteskundeak aurreratzeko asmorik ez

Rajoyk bere alderdiari ziurtatu dio legealdia agortuko duela, Kataluniako emaitzak "ezin direlako" Espainiara estrapolatu. "Espainiako Gobernua gobernatzeko moduan dago", ohartarazi die kritikoei, eta bere egin ditu alderdiak Katalunian izandako emaitzak. PPCk hiru diputatu lortu zituen (botoen %4,24); 2015ean 11 zituen, eta 2012an hemeretzi.

Xavier Garcia Albiolek ez du lortu beheranzko joera etetea, baina Rajoyk ziurtatu dio bere "babes osoa" duela, eta txalo artean hartu dute PPCren burua alderdiaren bileran. Bere alderdiko kideak ez daudela hauteskunde emaitzekin gustura onartu du Rajoyk: "Ez dira izan espero genituen emaitzak. Baina ez dut uste zigortu gaituztela 155a aplikatzeagatik".

Espainiako aurrekontuei begira, Rajoyk ziurtatu du Kataluniako emaitzek ez dutela eraginik izango negoziazioetan; astelehenean abiatuko dituzte hizketak.

Gutxienez 2018ko otsaila hasiera arte jarraituko du indarrean 155. artikuluak, Kataluniako presidente berria hautatu arte. "Artikulu hori aplikatzea nire betebeharra izan zen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.