EUSKARA

Garbiñe Mendizabal, Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari

EAJko legebiltzarkidea izan da urteotan, eta hizkuntza politikari buruzko gaietan aritu da. Gipuzkoako Euskara zuzendari izan zen 1991-1995 artean.

Raul Bogajo, ARP
Raul Bogajo, ARP Garbiñe Mendizabal/parlamentuan.

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko urtarrilak 2

Ordezkari jeltzale batek hartuko du Mikel Irizarren lekukoa Gipuzkoako Foru Aldundian, Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzan. Garbiñe Mendizabal (Tolosa, Gipuzkoa, 1961) izango da zuzendari berria, aldundiak jakinarazi duenez.

Eusko Legebiltzarreko kide izan da urteotan Mendizabal, eta hizkuntza politikari buruzko arloetan aritu da. Parlamentari baino lehen ere aritua da euskara biziberritzeko arloan; besteak beste, 1991 eta 1995 artean Gipuzkoako Foru Aldundian bertan Euskara zuzendari izan zen. Euskal Filologian lizentziaduna da.

Mikel Irizarrek joan den astean eman zuen dimisioa, arrazoi pertsonalak argudiatuta.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna