Gazteei babesa emanez

Urtzi Urkizu

2018ko urtarrilak 12

Joxan Artzek Euskal Herriko hainbat sortzaile gazterekin izan zuen harremana azkeneko urteetan. Esate baterako, Errenteriako (Gipuzkoa) Mikelazulo kultur ekarteak antolatutako zenbait ekitalditan parte hartu zuen. Hain zuzen ere, elkarte horri buruzko No excuse dokumentalerako olerki bat prestatu eta errezitatu zuen kameren aurrean (irudian). Beste hainbat herritako mugimenduetako ekitaldietan ere parte hartu zuen Usurbilgo (Gipuzkoa) idazleak.

Era berean, Artzeren Heriotzaren ataria dugu bizitza eta Bizitzaren atea dukegu heriotza liburuetako olerkietan oinarrituta, Oier Guillan eta Asier Sarasola idazleek eta Bide Ertzean musika taldeak Nola belztu behar zuria ikuskizuna prestatu eta oholtzaratu zuten.

Hainbat urtez, Artzek Senpereko (Lapurdi) Hatsa elkartearen olerki bilduman parte hartu zuen. Hala, elkartearen urteroko ekitaldian pozez aritzen zen idazlea beste olerkari gazteagoekin solasean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna