Joxan Artzeren heriotza

Kantuz ezagun egin diren poemak

Joxan Artzeren hitzak ezagunak dira oso, nahiz eta askotan ez jakin harenak direla. Mikel Laboaren abestietan egin dira ezagun asko, eta hainbat bertsio izan dituzte.

Mikel Laboak musikatu ditu Artzeren hainbat poema. /
Mikel Laboak musikatu ditu Artzeren hainbat poema. / BERRIA

Oihana Elduaien Uranga

2018ko urtarrilak 12

Artzeren poema asko musikatu dira; hauek ez dira denak, lagin bat besterik ez.

Gogo eta gorputzaren zilbor hestea. Mikel Laboak musikatu zuen, BAPek abestu zuen gero, eta Zea Maysek ere bai behintzat. Bideoa: Zea Mays.

Zaude lasai Mikel Laboak aurrena, Mak-ek gero, eta Mursegok hurrena. Bideoa: M-ak.

Martxa baten lehen notak. Mikel Laboak aurrena, Iheskidek ere bai gero, eta Mikel Urdangarinek... Bertsotarako ere moldatu zuen doinua Maialen Lujanbiok. Bideoa: Oreka TX.

Gure Bazterrak. Mikel Laboak musikatu zuen aurrena, eta askok ondoren: Betagarrik eta Lainek, We Are Standardek, Ruper Ordorikak... Bideoa: Izaki Gardenak.

Ama hil zaigu. Mikel Laboak, M-ak... Bideoa: Le Mans

Nahiz eta heriotza. Bideoa: Mikel Laboa.

Besterik ezagutu ez eta. Bideoa: Mikel Laboa.

Koldo Izagirrek zerrenda osatuagoa egin zuen, XX. mendeko Kaierak bilduman. Hemen zerrenda osoa. Badok.eus webguneak ere egin du zerrenda.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna