EUSKARA

Irakasleak “motibatu”, ikasleen irakurzaletasuna bultzatzeko

Galtzagorri elkarteak akordioa egin du Jaurlaritzarekin, eta 70 ikastetxetan esku hartuko dute. Euskarazko liburuak irakurtzera bultzatu nahi dituzte haurrak eta gazteak, irakasleen bitartez.

Irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoaren aurkezpena.
Irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoaren aurkezpena. Juan Carlos Ruiz/ARP

Garikoitz Goikoetxea -

2018ko urtarrilak 12

Euskarazko liburuek haurren eta gaztetxoen artean zabalkunde handiagoa izan dezaten, egitasmo bat jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzak eta Galtzagorri elkarteak. "Lantegi praktikoak" emango dituzte ikastetxeetan, irakasleei bideratuta, haiek ikasleen artean irakurzaletasuna bultza dezaten.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatu du egitasmoa, 30.000 euroko aurrekontuarekin. 70 ikastetxetan emango dituzte "lantegi" horiek; astelehenean zabalduko dute izena emateko epea, eta apuntatzen diren ordenaren arabera izango dute lekua. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeek dute aukera.

Iñaki Markotegi Galtzagorriko zuzendariak nabarmendu du "bitartekariek" garrantzi handia dutela irakurzaletasuna bultzatzeari dagokionez: familiek, liburuzainek, irakasleek... Hain justu, maisu-maistren arloari heldu nahi diote oraingo egitasmoarekin: ikasleengan irakurzaletasuna lortzeko bitartekoak emango dizkiete. Saio bakarra izango da eskola bakoitzean, bi ordukoa, eta liburuak proposatuko dizkiete, eta horiek lantzeko moduak. "Irakasleak motibatu nahi dugu, eta horrela gazteak ere motibatuko ditugu zeharka". Bidenabar, nahi dute udal liburutegietako langileek ere parte hartzea eskoletako saioetan, ikastetxeen eta liburutegien arteko harremanak estutzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna