AHT

Bergarako lotunearen azken zatia ere lizitatzeko baimena eman du Madrilek

89 milioi euroko zatia da eta Arrasate-Bergara zatiari dagokio. Gobernuak uste du 2023rako 'Euskal Y'-a amaitzeko moduan egon daitekeela.

AHTaren lanak, Arrasaten.
AHTaren lanak, Arrasaten. ARP

Berria

2018ko urtarrilak 12

Espainiako Ministroen Kontseiluaren ondoko agerraldian iragarri du Iñigo Menendez de Vigo ministro bozeramaileak, gobernuak AHTaren Bergarako lotunearen azken zatia lizitatzea erabaki duela gaurko bileran. Zati hori Arrasate-Bergara da eta 2,8 kilometo ditu. 37 hilabetetan eraikitzeko epea ematen du lizitazioak.

Azken zati horrekin Bergarako lotunearen lan guztiak lizitatuak izango ditu Espainiako Gobernuak. Guztira, 537 milioi euroko inbertsio bat da eta 13,1 kilometroko plataforma baten eraikuntza ekarriko du. Menendez de Vigok jakinarazi du hau dela Euskal Y-aren zatirik garrantzitsuenetako bat. Aldi berean, obrarekin 2023rako bukatzea posible ez ezik, "bete beharrekoa" dela esan du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna