zuzenekoa

Aterki uholdea Bilbon

Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude lelopean, manifestazioa egin dute Bilbon. Euria goian-behean, jendetza da kalean. Honela kontatu du zuzenean BERRIAk.

Manifestazioko pankarta./
Manifestazioko pankarta./ Aritz Loiola/Argazki Press

Berria -

2018ko urtarrilak 13

*Manifestazioaren egun berean jakin da Frantziak "datozen asteetan" ekingo diola presoak gerturatzeari.

*Protesta abiatu aurretik egindako adierazpenetan, Frantziak iragarritako bideari jarraitzeko eskatu diote Espainiari hainbat eragilek.

*Mahai ingurua, Porrotxen ikuskizuna, eta bertso saioa egin dituzte goizean, besteak beste.

Zuzeneko kontakizuna

19:25
2018-01-13

"Gizarte hobea eraikitzeko bake bideak eta irmotasun kolektiboa topatuko dituzte gugan". Justizia trantsizionala eta memoria osoa behar direla esan du. Legea arma politiko gisara erabiltzeko eskatu du, eta justizia eta demokrazia lortuko direla nabarmendu du Amonarrizek: "Animo eta segi lanean, lortuko dugu!".

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:21
2018-01-13

Gizarte zibilaren lana beharrezkoa dela azpimarratu dute. "Estatuak ez dira bakarrik mugitzen, "jendarte aktiboa behar dugu". Gaixo daudenak libre, denak jaioterritik gertuen dauden kartzeletan, gradu aldaketak, eta bizitza osorako zigorrik ez. Horiexek eskaerak.

Kataluniako presoei ere elkartasuna azaldu diete.

19:18
2018-01-13

Bakegileek egindako lana omendu dute, eta gizarte zibilarekin egindako lana berretsi. Hegoaldean ere izan direla aurrerapenak azpimarratu du Amonarrizek. Gogoratu du PPk eta UPNk ez beste alderdi guztiek onartu zutela gaixo dauden presoak askatzeko eskatzen zuen testua Nafarroako Legebiltzarrean eta EAEkoan, eta eskaerakin bat egin zutela sindikatuek ere.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:14
2018-01-13

"Jadanik sufrikario handia eragin duen gatazka amaitu nahi dugu". Justiziaren berrikuspena eta hura eskuzabaltasunez erabiltzea galdegin ditu Amonarrizek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:13
2018-01-13

Kike Amonarrizek eskerrak eman dizkie manifestaziora joan diren guztiei. Ideologien gainetik, eskubideen alde lanean jarraitzeko deia egin du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:12
2018-01-13

Maialen Lujanbio bertsotan orain:

"justizia egia/ erein eta lora/ eta berriro ba / ametsen ildora / mendea Bilbora/ marea hilgora / urrutia pixka bat hurbilago da"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

19:08
2018-01-13

Haur motxiladunak, ekitaldiko aurreneko protagonista. Beren egoera azaltzen duen testu bat irakurtzen ari dira. "Haiekin haztea da gure eskubidea"

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:54
2018-01-13

Senideak eta manifestazio burua ere iritsi dira ibilbidearen bukaerara. Eta Autonomia kaleak beteta segitzen du.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:46
2018-01-13

Kike Amonarriz eta Bea Talegon izango dira ekitaldiaren aurkezleak.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:45
2018-01-13

Mirentxin furgonetan udaletxera iristen ari dira. Senideak eta pankarta iritsi ostean hasiko da ekitaldia.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:42
2018-01-13

Pankartarik ez da iritsi, baina udaletxe aurrean ere manifestariak daude. Bukaerako ekitaldia ikusteko zain.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:36
2018-01-13

Jendetzaren artean aurrera egin ezinik, alboetako kaleetatik aurrera egitea erabaki dute hainbat manifestarik. Ia geldirik dago jendea Autonomia kalean.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

18:22
2018-01-13

Presoak "kaleratu" arte, etxean izan arte, lanean jarraituko dutela esan du Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak. Begoña Atxak ere konponbiderako urratsak eskatu ditu, eta lanean segitzeko konpromisoari eutsi.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:49
2018-01-13

Mirentxin furgonetak jendetzaren artean bidea irekitzen ari dira. Azken urteetan ohitura bihurtzen ari den gisan, jendea pankartaren aurretik pilatu da, eta ez atzetik.

Mirentxin furgonetak presoen senitarteko eta lagunak bisitara eramaten aritzen dira asteburuetan. Oraingoan, Bilbon dira denak. Presoek ez dute izango bisitarik.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

17:34
2018-01-13

Kataluniatik ere etorri da jendea manifestaziora. Joan Tarda ERCko diputatua esate baterako:

17:33
2018-01-13

Pankarta zabalduta, bideari ekiteko prest dira Bilbon aterkipen elkartu diren milaka lagunak.

15:13
2018-01-13

Porrotxek ikuskizuna ere eman du Areatzan, eta hainbat haur izan dira bertan, irribarrea ezpainetan.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:01
2018-01-13

Hala ere, egun osoan ari dira ekitaldiak egiten. Prentsaurrekoa eman dute, esate baterako, Sareko kideek.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga

15:00
2018-01-13

EPPK-ko presoen mapa kaleratu du gaur BERRIAk. 300 preso daude gaur egun.

Oihana Elduaien Uranga

Oihana Elduaien Uranga


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna