KATALUNIA

Urriaren 1eko gertakariak aztertzeko Generalitatearen batzordea bertan behera utzi du Konstituzionalak

Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Espainiako Gobernuak batzordea eratzeko aginduari aurkeztutako helegitea, eta horrek ezin izango du ikerketarik abiatu auzitegiak legezkoa den ebatzi arte.

Kataluniako hamarnaka herritar, poliziaren aurrean Bartzelonako Ramon Llul ikastetxea babesten, 2017ko urriaren 1eko erreferendumean./
Kataluniako hamarnaka herritar, poliziaren aurrean Bartzelonako Ramon Llul ikastetxea babesten, 2017ko urriaren 1eko erreferendumean./ Alberto Estevez/EFE

Berria -

2018ko urtarrilak 16

Kataluniako Gobernuak batzorde bat eratzea erabaki zuen urriaren 1eko erreferendumari lotuta "oinarrizko eskubideen urraketak" izan ziren aztertzeko. Urriaren 2an onartu zuen neurria. Zehazki, "estatuko erakundeen ekintzen edo ez-egitearen ondorioz" eskubide urraketarik izan zen argitzea zuen helburu, eta, hala gertatu balitz, horiek ikertzea. Generalitateak nabarmendu zuen "gertakari larriak" izan zirela, "polizia indarkeria eta errepresioa" zirela eta.

Espainiako Gobernuak helegitean argudiatu du Generalitatearen neurriak Espainiako Estatuarenak diren eskumenetan esku hartu duela justizia arloan. Horrez gain, errugabetasun printzipioa eta ohorerako eskubidea urratzen dituela gaineratu du.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna