Katalunia

Kataluniako Parlamentuko mahaia osatzeko saioaren kontakizuna

JxCk eta ERCk lortutako akordioaren ondorioz, Roger Torrent izendatu dute Parlamentuko presidente.

Jordi Turullek Puigdemonti deitu dio, eta gero Torrenti pasa dio sakelakoa. /
Jordi Turullek Puigdemonti deitu dio, eta gero Torrenti pasa dio sakelakoa. / Quique Garcia/EFE

Gorka Berasategi Otamendi -

2018ko urtarrilak 17

* Parlamentuko adineko mahaiak boto delegatuaren aukera onartu die espetxean diren diputatu hautatuei.

* Oriol Junquerasek Marta Rovira ERCko idazkari nagusiaren esku utzi du bere boza; Joaquim Fornek eta Jordi Sanchezek, berriz, Jordi Turullen esku utzi dute.

* Roger Torrentek aldeko 65 boto jaso ditu, eta 56 boto bildu ditu Ciutadanseko Jose Maria Espejo-Saavedrak.

* Saioan egon ez diren diputatuen eserleku hutsetan xingola horiak jarri dituzte.

 

 

 

 

Zuzeneko kontakizuna

13:32
2018-01-17

"Gora demokrazioa eta gora Katalunia". Hitz horiekin amaitu du hitzaldia Torrentek

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:26
2018-01-17

Torrenten esanetan, Forcadell presidente ohiaren arrastoa jarraitzen saiatuko da. "Parlamentuan guztiaz hitz egiteko aukera izan behar da. Parlamentariek nahi duten guztiaz hitz egiteko aukera izan behar da".

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:18
2018-01-17

Torrenten esanetan, Espainiako Gobernuak Generalitatearen kontuetan esku hartu izana eta 155a indarrean egotea "aurrekari demokratikorik gabeko egoera" da. Horregatik, ezinbesteko jo du Kataluniako erakundeak "berreskuratzea", ahalik eta lasterren herritarren esku jartzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:16
2018-01-17

"Testuinguru konplexu eta ezohikoa" bizi dela ziurtatu du Torrentek. Junqueras, Forn, Sanchez eta Ciuxart espetxean daudela salatu du. Espetxeratuen eskubide politikoak errespetatu daitezela galdegin du. Haienak eta haiei boza eman dieten herritarrenak. Erbestean diren diputatu hautatuen egoera ere arbuiatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:14
2018-01-17

Presdiente gazteena dela nabarmendu du Torrentek, eta errelebo natural baten isla dela adierazi du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:13
2018-01-17

Torrent parlamentuko presidenteak hartu du hitza.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

13:12
2018-01-17

Eusebi Campdepedros (Junts per Catalunya), David Perez (PSC), Joan Garcia (Ciutadans) eta Alba Verges (ERC) aukeratu dituzte mahaiko idazkari.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:46
2018-01-17

Sorpresarik ez bozketan. Josep Costa (JxC) izendatu dute Parlamentuko Mahaiko lehen presidenteorde eta Jose Maria Espejo-Saavedra bigarren presidenteorde.

Orain mahaiko lau idazkariak aukeratuko ditu osoko bilkurak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:26
2018-01-17

Parlamentuko Mahaiko bi presidenteordeak aukeratzeko bozketa hasi berri da. Diputatuek Josep Costa (JxC) eta Jose Maria Espejo-Saavedra (C's) aukeratzea espero da.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:24
2018-01-17

Bigarren bozketan lortu du Roger Torrentek Kataluniako Parlamentuko presidente izendatzeko babesa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

12:09
2018-01-17

Lehenengo bozketan Torrentek (ERC) aldeko 65 boto jaso ditu, Espejo-Saavedrak 56, eta bederatzi diputatuk bozkatu dute zuri. Inork ez du gehiengo osorik lortu, eta, beraz, bigarren bozketa egiten ari dira. Bigarren bozketan, gehiengo soila nahikoa izango dute hautagaiek presidente izendatzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:51
2018-01-17

Hasi da botoen zenbaketa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:43
2018-01-17

Alderdi independentistetako diputatuek txalo egin dute Jordi Turull eta Marta Rovira espetxean diren diputatuen ordez boto ematera altxatu direnean. Baita erbestean diren diputatuak boto ematera deitu dituztenean ere.

Diputatu horien aulki hutsetan xingola horiak jarri dituzte.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:34
2018-01-17

Hasi da parlamentuko presidentea aukeratzeko bozketa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:31
2018-01-17

Adineko mahaiak diputatu espetxeratuen boto delegatua onartu du

Junquerasek Roviraren esku utziko du bere botoa, eta Fornek eta Sanchezek Turullen esku utzi dute. Arrimadas (C's) eta Rodriguez (PP) adineko mahaiaren erabakiaren aurka agertu dira, iritzita espetxeratua egotea ez dela boto delegatua baimentzeko arrazoia.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:20
2018-01-17

Kataluniako parlamentuan osatuko den mahaia

Hauxe da gaurko saioan —ezustekorik ezean— parlamentuak aukeratuko duen mahaia: Roger Torrent (ERC) presidentea; Josep Costa (JxC) eta Jose Maria Espejo-Saavedra (C's) presidenteordeak, eta Joan Garcia (C's), Eusebi Campdepedros (JxC), Alba Verges (ERC) eta David Perez (PSC) idazkariak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:12
2018-01-17

Maragallek elkarrizketa mahaia galdegin dio Espainiako Gobernuari, iazko urriaren 1eko erreferendumaren ostean Katalunian eratu den egoera politikoari heltzeko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:11
2018-01-17

Ernets Maragallek parlamentuan egon ezin duten ditupatu hautatuak izan ditu gogoan hasierako hitzaldian. Erbestean eta espetxean diren diputatuen egoera salatu du.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:09
2018-01-17

Osatu da adineko mahaia. Ernest Maragall hautetsi zaharrenak —75 urte— eta Rut Ribes zein Gerard Gomez del Moral gazteenek —27 eta 28 urte hurrenez hurren— osatu dute.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:05
2018-01-17

Ciutadansek Jose Maria Espejo Saavedra aurkeztuko du parlamentuko presidentegai. Ez du presidente izendatzeko babes nahikorik bilduko, ezustekorik ez bada, Catalunya en Comukoek iragarria baitute ez dutela haren alde bozkatuko.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

11:04
2018-01-17

Hasi da parlamentu berria osatzeko saioa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:57
2018-01-17

Parlamentuko saioa hasteko minutu gutxi falta direla, herritar ugari bildu da ANCk parlamentu aurrean deitu duen elkarretaratzera.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:50
2018-01-17

Oriol Junquerasek, Jordi Sanchezek eta Joaquim Forn diputatu hautatu kartzelatuek boto delegatua galdegin dute. Junquerasek bere boza Marta Rovira ERCko idazkari nagusiarengan delegatzeko aukera eskatu du. Sanchezek eta Fornek, berriz, haien boza Jordi Turullen esku uzteko eskatu dute.

Parlamentuko adineko mahaiak erabakiko du aukera hori baimentzen duen ala ez. Ernest Maragall (75 urte) hautetsi zaharrenak eta Rut Ribes (27) zein Gerard Gomez del Moral (28) gazteenek osatuko dute Adin Mahaia. ERCkoak dira hirurak.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:46
2018-01-17

Ciutadansek, PSCk eta PPk ez diote oztoporik jarriko espetxean diren diputatu hautatuek boto delegatua emateko aukerari, erbestean diren diputatu hautatuei halakorik baimentzen ez bazaie.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:43
2018-01-17

Rajoyk adierazi du alderdi independentistak Puigdemont Bruselatik telematikoki presidente izendatzen saiatzen badira indarrean mantenduko duela konstituzioren 155. artikuluaren ezarpena, Kataluniako autonomian esku hartzeko baliatu duena.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:29
2018-01-17

Erbestean diren diputatu hautatuek ez dute galdegingo delegatutako boza emateko aukera. Hala jakinarazi du Jordi Turull JxCko diputatu hautatuak RAC1 kateari eskainitako elkarrizketan. Carles Puigdemont, Clara Ponsati, Lluis Puig, Toni Comin eta Meritxell Serretek, beraz, ez dute bozik emango gaurko saioan.

Mariano Rajoy Espainiako presidenteak aurretik ohartarazia zuen erbestean diren diputatu hautatuei bozkatzeko aukera ematen bazitzaien Auzitegi Konstituzionalera joko zuela.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi

10:12
2018-01-17

11:00etan hasiko da Kataluniako Parlamentu berria osatzeko saioa.

Gorka Berasategi Otamendi

Gorka Berasategi Otamendi


Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna