Kosovo

Serbia ez da negoziazio mahaira itzuliko Ivanovicen hilketa argitu arte

Kosovoko politikari serbiarra atzo hil zuten, Mitrovica hirian, Pristinaren eta Belgraden delegazio bana elkartzekoak zirenean.

Ivanovic gogoratzeko kandelak, Mitrovican. DJORDJE SAVIC, EFE
Berria
2018ko urtarrilaren 17a
13:05
Entzun

"Ez naiz inoiz eseriko negoziazio mahaian Ivanovicen hillketarengatik erantzunik jasotzen ez badugu", esan dio gaur RTS Serbiako kate publikoari Marko Djuric Belgraden delegazioko negoziatzaileak. Djuric Bruselara joan zen atzo, EB Europako Batasunaren bitartekaritzaz Kosovoko Gobernuaren ordezkaritza batekin elkartzeko. Oliver Ivanovic SDP Alderdi Sozial Demokratako buruzagiaren hilketaren berri izan ondoren, ordea, bilera bertan behera utzi zuen Djuricek.

Urtebete baino gehiago igaroa zen bi gobernuak elkartu ziren azken alditik. Serbiak EBko kide izan nahi du, eta Kosovok zailagoa duen arren, batasunera gehiago gerturatu nahi du, baina Bruselak baldintzatzat jarria die bake akordio bat egitea.

1998-1999ko gerraren ondoren, Serbiak Kosovoko probintziaren kontrola galdu zuen, eta 2008an Kosovok independentzia aldarrikatu zuen. Serbiak ez du hori onartzen, ezta EBko bost estatuk ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.