Txekia

Zeman euroeszeptikoak irabazi ditu Txekiako hauteskundeak

Presidente kargua berrituko du Zemanek. Drahos europeistari gailendu zaio hauteskundeen bigarren itzulian.

Milos Zeman Txekiako presidentea, telebistako hauteskunde eztabaida batean, urtarrilaren 23an. MARTIN DIVISEK, EFE
2018ko urtarrilaren 27a
16:38
Entzun

Milos Zeman Txekiako egungo presidenteak herrialdeko agintari izango da aurrerantzen ere, hauteskundeetan Jiri Drahosi gailenduta. Zemanek bozen %51,8 lortu ditu, botoen %98 zenbatu delarik. Drahosek, berriz, bozen %48,2a eskurtatu du.

Estatuburua aukeratzeko bozkatzera deitu dituzte 8,3 milioi herritar Txekian, eta parte hartzea %66koa izan da. Hauteskundeen lehen itzulian baino lau puntu handiagoa.

Txekiako presidente karguak protokoloari lotutako eginkizunak ditu gehienbat, baina presidentean zeresana izaten du lehen ministroa eta epaileak aukeratzeko orduan.

Zemanek 73 urte ditu, sozialdemokrata da, eta Txekiako lehen ministro izan zen 2013an presidente hautatua izan aurretik. Azken urteetan euroeszeptiko gisa aurkeztu du bere burua, eta Europaren migrazio politikak kritikatu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.