Afganistan

Gutxienez hamabost hildako eragin ditu eraso suizida batek Kabulen

Estatu Islamikoak bere gain hartu du armadaren aurkako erasoa.

Militarrak erasoa izan den inguruak zaintzen, Kabulen. JAWAD JALALI, EFE
2018ko urtarrilaren 29a
09:02
Entzun

Defentsa Ministerioaren arabera, goizaldean eraso diote ekintzaileek armadak Kabulen duen base militarrari. Ekintzaileetatik bik gainean zeramatzaten lehergailuak zartarazi dituzte. Militarrek tiroka erantzun diete, eta ustezko lau erasotzaile hil dituzte. Gutxienez hamabost pertsona hil dira erasoaldian eta 16 zauritu.

Joan den larunbatean, berriz, 103 pertsona hil eta berrehundik gora zauritu zituzten lehergailuz betetako anbulantzia bat zartarazita. Kabul hiriburuan egin zuten atentatua. Azken egunean hiriburuan egiten duten hirugarren erasoaldia izan da gaurkoa.

Azken hilabeteetan okerragotu egin da egoera herrialde hartan. AEBek iaz erabaki zuten beste 11.000 militar bidaltzea eta berdin egin zuen NATOk ere. Azken horren lana da Afganistango militarrak trebatzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.