Musika

Caetano Veloso Jazzaldian izango da, bere hiru semerekin batera

Brad Mehldau, Chick Corea, Kenny Barron eta Maceo Parker ere Donostian izango dira uztailean

Caetano Veloso, 2017ko miatzean, Copacabanako hondartzan, Brasilen. MARCELO SAYãO
Gorka Erostarbe Leunda.
2018ko urtarrilaren 31
11:56
Entzun

Ibilbide luze eta oparoko musikaria da Caetano Veloso brasildarra; tropikalismoaren bultzatzaile eta Brasilgo musika tradizionalaren berritzaileetako bat izan zena proiektu berriarekin iznago da Donostiako Jazzaldian. Bere hiru seme izango ditu lagun: Moreno, Tom eta. Zaca.

2018ko uztailaren 25etik 29ra egingo da Jazzaldia. Caetano Velosoz gain, beste bost izen arranditsu batu zaizkio egitarauari: Chick Corea, Brad Mehldau, Kenny Barron, Benny Green eta Maceo Parker, Ray Charlesen Orkestra eta The Raelettes lagun dituela.

Chick Corea hiruko akustiko batekin dator, John Patitucci eta Dave Weckl-erekin batera, horiexek baitira, azkenaldi honetan, pianista estatubatuarraren ohiko kideak..

Kenny Barronek disko berria aurkeztuko du, aspalditxoan boskotean grabatu duen lehena. Barroni 2000. urtean eman zitzaion Donostiako Jazzaldia Saria. Chick Coreak, berriz, 1998an jaso zuen sari hori.

Piano-jotzaile handien sorta osatzeko, Brad Mehldau izango da egityarauan. Jazzaldiko ikus-entzuleek bereziki estimatzen duten pianista da Mehldau, eta bere ohiko hirukoarekin ariko da.

Ray Charles handiaren ondarea ere entzun ahal izango da Jazzaldian, haren orkestraren eskutik eta Maceo Parker saxofonista  zeremonia-maisu dela.

Benny Green piano jotzailea, aldiz, hiruko formatuan ariko.

Aurrez honako musikariak ere iragarriak zituen Jazzaldiak: Gregory Porter, Cecile McLorin Salvant, Carla Bley, Dave Holland, Michel Portal, Zakir Hussain, Jacob Collier, Bruce Barth, Julian Lage, Endangered Blood, Tom Ibarra, Iñaki Salvador, Marco Mezquida eta GoGo Penguin.

Sarrerak otsailaren azken aldera jarriko dira salgai. Ordurako egitarau osoa kontsultatu ahal izango da, baina seguru gaude izen handiko hainbat musikari gehituko direla oraindik aurtengo programaziora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.