Albistea entzun

'Geroa zugan'

'Go!azen'-eko aktoreek bat egin dute 'Geroa zugan' kanpainarekin

BERRIA Taldeak abiatutako Geroa zugan kanpainarekin bat egin dute Go!azen telesaileko aktoreek, eta BERRIAlagun egitera deitu dute.

Berria -

2018ko otsailak 2 10:58

Gaur emango dute Go!azen telesailaren denboraldiko azken atala ETB1en, baina agurraren aurretik telesaileko aktoreek tarte bat hartu dute BERRIA Berri taldeak sustatutako Geure oinarrietatik manifestuarekin bat egiteko. Gainera, konpromisoa hartu dute euren inguruan BERRIAlagunak egiteko kanpaina burutzeko.

Manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA Berri taldea osatu zuten. Hamabost urte beteko ditu BERRIAk aurten, eta, urteurrenaren harira, beste jauzi bat eman nahi du BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako. Bideoa: Geroa zugan kanpaina.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostia ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Andoni Canellada / Foku

Osakidetzako krisia areagotu du beste bi arduradunen dimisioak

Ion Orzaiz- Paulo Ostolaza

Adolfo Begiristain eta Maite Martinez dira, Donostia ospitaleko kirurgia zerbitzuko zuzendariordea eta mediku zuzendariordea, hurrenez hurren.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

ERAGILE, EGILE ETA ORDEZKARI

Julen Aperrribai

Duela 25 urte sortu zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, euskararen normalizazio prozesua bizkortzeko eta euskalgintzako erakundeak bateratzeko. Hizkuntza politiketara begirako akordio sozial zabalak, plangintzak eta proposamen zehatzak eragiteko gaitasuna izan du hasieratik. Adostasunok galgatu egin dira sarritan pauso berean: maila sozialetik maila politikora eramateko unean.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Adostasun politikoek edukia behar dute; ez gaude argazkien garaian»

Maite Asensio Lozano

Lema uztera doala, azken urteetan egindako aurrerapausoak gogoratu ditu, baina aitortu du arazo batzuk «kronifikatzen» ari direla. Hartara, hizkuntza politika «sendoak» eskatu ditu.
Atzo Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako agerraldia; Iratxe Retolazak eta Leire Vargasek irakurri zuten adierazpena. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua»

Imanol Magro Eizmendi - Arantxa Iraola

Euskalgintzako hainbat pertsona ezagun batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak; adierazi dute euskara eta euskal kultura behar dituela ardatz Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...