erlijioa

Xabierko Frantziskoren beso ustelgabea Kanadan

Erroman egoten den besoa Kanadara eraman dute, eta milaka lagun joan dira hura ikustera. BBCk erreportajea egin du.

BBCko ereportajeko irudi bat.
BBCko ereportajeko irudi bat.

Berria -

2018ko otsailak 1

Erroman egoten da berez Xabierko Frantziskoren besoa, baina bidaiara eraman dute, Juan Kruz Lakastak zutabe batean kontatu zuen bezala, abioian bere eserlekua hartuta. Ottawako Catholic Outreach elkarte unibertsitarioa ari da koordinatzen bidaia, eta Kanadako hamalau hiritako elizetara eramango dute. Bihar amaituko da bidaia, Otawan, eta 100.000 lagun bataiatu zituela uste den besoa arrakasta handia ari da izaten.

Erromesaldi bereziarekin erreportajea egin du BBCk. Eta besoa ere ageri da han, abioian, bere zaintzailearekin. Jendetza ikusten da Kanadako eleiza batean, besoa gurtzen.

Nolanahi ere, BBC ez da erreportajea egin duen bakarra. The National Today egunkariak ere egin zuen.