Enplegua

Langabeziak %1,04 egin du gora urtarrilean, Hego Euskal Herrian

Nafarroan, 925 pertsona gehiago egon dira langabezian urtarrilean, abenduko datuekin alderatuta; Bizkaian, 469 pertsona gehiago; Gipuzkoan 10, eta Araban, 300.

Langile bat Orbea enpresaren Mallabiko (Bizkaia) lantegian, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 2a
13:59
Entzun

Guztira, 164.983 pertsona daude langabezian Hego Euskal Herrian, Espainiako Lan Ministerioaren arabera.

Urtarrilean langabe kopuruak %1,04 gora egin badu ere, 2017ko urtarrileko datuekin alderatuta %9,6 murriztu da.

Nafarroan %11,12 egin du behera langabeziak iazko datuekin alderatuta —4.585 pertsona gutxiago—; Bizkaian, %6,45 txikitu da —5.060 pertsona gutxiago—; Gipuzkoan, %10,17 —3.847 langabe gutxiago—, eta, Araban, %8,09 egin du behera —1.844 gutxiago—.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.