mundua

Hogeiren bat gorpu erreskatatu dituzte Melilla inguruan

Ur gainean topatu dituzte hilotzak, Melillatik lau-bost milia ingurura.

2018ko otsailaren 4a
19:29
Entzun

Saharaz hegoaldeko Afrikako hainbat jatorritakoak dira hilda topatu dituzten gorpuak. Uste de azken egunetan hondoratuko zela haiek zeramatzan ontzia.

Bidaiariak eramaten dituen itsasontzi bateko kideek ikusi zituzten atzo gorpuak, Espainiako Gobernuak Melillan duen ordezkaritzak jakitera eman duenez. Haiek abisu eman ostean, gaur erreskatatu dituzte hilotzak. Espainiak eta Marokok elkarlanean egin dute erreskatea, eta gorpuak Marokoren esku geratu dira, bereĀ uretan baitzeuden.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.